Kamera armatu zikloko maiatzeko saioan, Latinoamerikara joango gara. Han, 1979an, El Salvadorko gatazkak piztu ziren. Gerraren aurka protesta egiteko, Erdialdeko Amerikako herrialdearen muinean zegoen indarkeria eta opresioa dokumentatzen hasi ziren zenbait zinemagile. Horrela, zenbait motatako langile eta nekazariborroka filmatu zuten.
Paul Leducek zuzendu zuen Historias prohibidas de Pulgarcito (1980), eta garai hartako zinematografialan garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Filma FAPUk (HerriAkzio Bateratuaren Frontea) ordaindu zuen. Erakunde hori Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontea (FMLN) osatu zuten bost erakundeetako bat zen. Salvadorko herritarren eguneroko borrokan murgiltzen da dokumentala. Irudi erosoez harago doa, eta indarkeriaren neurria ezagutzera ematearen aldeko apustua egin du. Horretarako, ekintza iraultzailearen erdigunean jarri du kamera, eta atzerrian oihartzuna sortzeko eta herrialdea bizitzen ari zen ankerkeria nazioartean salatzeko helburuari leial mantendu zaio. Lekukotasunen irudiak eta Roque Dalton poetaren testuen narrazioa tartekatu ditu filmak. Izan ere, poeta horren liburua, Las historias prohibidas de Pulgarcito (1974) (Erpurutxoren istorio debekatuak), dokumentala sortzeko inspirazioa izan zen. Militantziarekin eta gizartesalaketarekin konprometitua egon zen Dalton poeta salvadortarra, 1975eko maiatzaren 10ean erail zuten arte.
1992ra arte iraun zuen gerra zibilaren hasiera islatu du filmak. Horrela, betirako gorde ditu gatazka horretako pertsona garrantzitsuen, biktimen eta borreroen testigantzak. Film honi esker, zinema eta mugimenduan dagoen irudia salaketa-, oroimen- eta gogoeta-katalizatzaile izango dituen ziklo bat proposatzeko ideia indartzen da.
“Orain nire txanda da, urteak isilik emateagatik minduta dagoenaren txanda, oihuen despit”.
-Roque Dalton
1980an FAPU Erresistentzia Nazionaleko masa erakundeak ekoitzitako filma da, Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontearen bost erakundeetako bat da.
Reserva: Fokua ESKOLATIK
FechaInicio: 2022-05-26
FechaFin: 2022-05-26
FechaAlta: 2022-04-04
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: ES
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
Pelicula: Historias prohibidas de Pulgarcito, Paul Leduc, México, 1980, 71'
FECHAS:
idReserva: 521D6518-34C3-4D89-AFC9-F19055FBA18C
Fecha: 2022-05-26
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 22:00
TituloEvento: Foco ESKOLATIK
TituloEventoEU: Fokua ESKOLATIK
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea