Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Argazkia: "Izenburu gabe (izenburu gabe Kalero)", 2009, Asier Mendizabal, argazkiaren zati bat

Gure helburuetako bat da memoria historiko eta subalternoei buruzko eztabaida, lurralde-indarkerien eta gorputzen arteko harremanei buruzkoa, eta indarkerien ikusezintasunari eta indarkeria horiek irudikatzeari buruzkoa hurbil ditugun espazio eta lurraldera ekartzea. Horretarako, hainbat diziplinatatik abiatuz indarkeriei buruzko kontakizun hegemonikoak zartatzen dituzten zenbait figura gonbidatu ditugu; pertsona horiek Euskal Herriko arkitektura-espazioetan hauteman daitezkeen arrastoetatik abiatuz zartatu horiek aztertzen lagunduko digute. Gurekin izango dira Armina Pilav, Ariel Caine, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Hedoi Etxarte eta Xabier Gantzarain. Horrez gain, Gantzarain goizeko solasaldiaren moderatzailea izango da eta eta arratsaldekoa Blanca Pujalsek gidatuko du.

 

Egitaraua

10:00-10:15: Aurkezpena

10:15-11:00: Hedoi Etxarte. Hizkuntza: EU. Itzulpena: ES & EN.

Izenburua: Biolentzia, memoria, espazio publikoa

Norenak dira plazak? Zein hildakok merezi dute plaka bat? Zergatik jarri behar ditugu eskulturak biribilguneetan? Zer da espazio publikoa? Zer esan dute galdera hauei buruz Hannah Arendt-ek, Walter Benjaminek edota Manuel Delgadok?

11:00-11:45: Jaio Iratxe + Klaas van Gorkum. Hizkuntza: EU. Itzulpena: ES & EN.

Izenburua: The Stick and the Stone

Urbina (Araba) herriko estela bat izango da gure hitzaldiaren fokoa. Estela hau guda zibil sasoian eraiki zen Kondor Legioko hiru soldadu alemanen omenez. Monumentuaren eraikitze datatik ideologia ezberdinen arteko eztabaidarako erabili da, aldaketa ezberdinak jasanez, berriki desagertu den arte. Zer gertatu den ez dakigu, baina badirudi monumentuan geratzen den aztarna bakarra guk egindako molde bat dela. Hau abiapuntutzat hartuta, memorial ofizial eta ez ofizialez, hala nola hauen bitartez paisaia bereganatzeko moduez jardungo gara.

11:45-12:00: Atsedenaldia.

12:00-14:00: Xabier Gantzarainek zuzendutako solasaldia. Hizkuntza: EU. Itzulpena: ES & EN.

 

16:00-16:15: Aurkezpena

16:15-17:00: Armina Pilav. Hizkuntza. EN. Itzulpena: EU & ES.

Izenburua: Transforming Violence

Hitzaldian gerrako eta ez-gerrako guneetan sortzen diren inplikazioak aztertuko dira, Sarajevo eta Mostarreko gerra adibidetzat hartuta (1992-1996). Suntsiketa militarren eta biztanleen indarkeriarik gabeko erreakzioaren arteko trantsizio-gunean, helburua da aztertzea gerran bizirik irauten duten gorputzen bakezko giza-jarduerak, komunikazioa eta gerra-aldiko etxe eta babeslekuen trukea, dokumentazio kolektiboa, eta beldurraren eta bizirik irautearen ondorioz sortzen diren arkitektura efimeroak. Hitzaldian, gerrarik gabeko guneetako hizkera espazial eta kulturalak ere aztertuko ditugu, artxiboko irudietatik ateratakoak (argazkiak, bideoak eta testuak).

17:00-17:45: Ariel Caine. Hizkuntza. EN. Itzulpena: EU & ES.

Izenburua: Granular Realism. Argazki-lekukotasun espazial kolaboratiboak aztertzeko metodoak

Azken hamarkadan, irudi espazialaren eta 3Dko eskaneatuen teknologiek harrera azkarra izan dute arkeologiari, arkitekturari, ingeniaritza zibilari, defentsari eta lehen sektoreari lotutako industrietan. Teknologia berri horiek eta haien praktika-modalitateek eremu horiek berriz egituratu zituzten, barrutik, eta, aldi berean, ikusgarritasun-baldintzak aldatuz joan dira. Indarkeria- eta nahasmendu-bitartekotzat erabili dira, baina, horrez gain, herritarrek esku hartzeko eta erresistentzia egiteko gune berriak sorrarazten dituzte. Hitzaldi honetan, beste profesional, ikertzaile eta aktibista batzuekin batera erabili ditugun metodo batzuen inguruan hausnartu nahiko nuke, irudi-tresna horiek berriz diseinatzeko, lurreko eta aireko argazkilaritza teknika konputazional, espazial eta brikolajekoekin nahastuta, praktika-modalitate zehaztugabe, kolaboratibo eta arkitektoniko bat eskaintzeko, “lekukotasun espaziala” esaten dioguna ekoizteko, kolonizazio bisual eta politikoko egoera batean eskubideen urraketa sistematikoen froga espazialak dokumentatuz eta ikusaraziz.

Hitzaldi honetan, Jerusalemen, Negev basamortuan (Israel) eta Sinjar eskualdean, Iraken iparraldean, egindako hiru lan aztertuko ditugu, eta, haien bidez, brikolajeak eta ikerketa espazialeko metodologiek herritarrei ematen dieten ahalmen politikoa aztertuko dugu.

17:45-18:00: Atsedenaldia.

18:00-19:15: Blanca Pujalsek zuzendutako solasaldia. Hizkuntza. EN. Itzulpena: EU & ES.

19:15-20:00: Boterearen formak eta geografiak proiektuaren laburpena

 

Urriaren 20an streaming.tabakalera.eu webgunean hitzaldiak zuzenean jarraitu.

Descripción Corta

Hiria eta bestelako politikak. Gurekin izango dira Armina Pilav, Ariel Caine, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Hedoi Etxarte eta Xabier Gantzarain. Horrez gain, Gantzarain goizeko solasaldiaren moderatzailea izango da eta eta arratsaldekoa Blanca Pujalsek gidatuko du.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si