Jarduera-programa hau Filipa Césarren Kotoiaren algoritmoak eta Madrassa kolektiboaren On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketen testuinguruan antolatu da.
Jarduera-programa hau Filipa Césarren Kotoiaren algoritmoak eta Madrassa kolektiboaren On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketen testuinguruan antolatu da. Proiektu horietatik abiatuta, programaren helburua kolektiboak lan-estrategia eta prozesu artistiko moduan duen izaeraren inguruan hausnartzea da. Networking delakotik datorren hiztegiak kolektibotasunaren figura positiboa jasotzen du, eta konplexutasunik gabeko irudi higienizatu bihurtzen du. Horrela, horiek proposatzen dituzten subjektu eta enuntziatuen arteko harremanetan sakondu ordez, haren ekintza horizontaltasunaren eta gardentasunaren eszenaratzera mugatzen da. Nahiz eta hizkuntzen erabilerak ahotsen eta aktoreek betetzen dituzten lekuen arteko interakzioak eta etengabeko polaritatea eragiten dituen, ekoizpen-sistema kolektiboen alde egiteak hainbat galdera sortzen ditu:
Nola banatzen dira jakintzak eta erantzukizunak ekoizpen- eta edizio-prozesu kolektiboetan? Nola bermatu daiteke singulartasun-bektore bat prozesu horietan? Zein metodologia erabiltzen dira formalizazio-prozesuetan adostasunak eta desadostasunak agerian jartzeko? Nola aldatzen du obraren eta testuinguruaren arteko harremana autoretzaren kontzepzio kolektiboak? Zer gertatzen da prozesu horien emaitzak ez dituenean betetzen sortutako proiekzio eta aurreikuspenak? Zer da eta zertan datza kolektiboaren potentzia?
Horiek dira inauguratuko ditugun erakusketen testuinguruan planteatu nahi ditugun galderetako batzuk: ekoizpen kolektiboan oinarritutako bi proiektu dira, eta, bertatik abiatuta, zinema militantetik, artxibotik, hedabideetatik edo aktibismotik datozen praktikekin aritzen dira elkarrizketan.
Hitzarmen kolektiboa programa hainbat fasetan garatuko da, 2019ko azarotik 2020ko otsailera bitartean.