Subtitulo
Adrià Juliàren erakusketa
Texto Destacado

Hot Iron Marginalia erakusketan, Adrià Juliàk oinarri hartzen ditu eliza erromanikoen argazki-bilduma bat, artelanen...

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
27 urr 2017 - 4 ots 2018
Pasada?
Si
Descripción Larga

Arte-jakintsua detektibe baten modukoa da: krimen baten egilea (edo pintura baten atzean dagoen artista) deskubritzen du, pertsona gehienek hauteman ezin duten ebidentzian oinarrituta.

Carlo Ginzburg, Clues, Myths and the Historical Method

Adrià Juliàren Hot Iron Marginalia osatzen duten kontakizun gurutzatuek Carlo Ginzburgen argudioa dakarte gogora: hark zioenez, atzean gelditzen diren zantzuei eta ebidentzia-aztarnei behatuta uler daiteke nola egituratzen eta antolatzen den ezagutza. Alde horretatik, badirudi artistak metodologia bat ezartzen duela historia atzekoz aurrera irakurtzeko, begiradaren mugan dauden xehetasun batzuk detektatuz eta identifikatuz: gainazal eta partikulen desitsastea, idazkunen eta grafitien berreskuratzea, 69 zenbakiaren errepikapena, kirol-entrenamenduak edota eskaileretako igoera eta jaitsiera. Xehetasun horiek guztiek aztarna jakin batzuk ematen dituzte truke artistikoen eta lekualdatze kulturalen atzean dauden inplikazio politikoak irakurtzeko, baita inplikazio horiek paisaia sozialean dituzten eraginak aztertzeko ere.

Juliàk oinarri hartzen ditu eliza erromanikoen argazki-bilduma bat, artelanen zirkulazioa eta trafikoa, gatazka eta paisaia ikuskizun bihurtzeko joera, eta, hortik abiatuta, kontakizun historikoen eta mediatikoen arteko kointzidentziak eta aldeak aztertzeko bide ematen duten bazterreko oharrak berreskuratzen ditu. Erakusketa osoan pieza batetik bestera transferitzen direla ematen duten isla asimetrikoek arrasto batzuk ematen dituzte erakusketaren atalak alderantziz irakurtzeko eta ataletako bakoitza berriro interpretatzeko.

Magali Arriola
Arte kritikaria eta komisario independentea

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Erakusketa
Invitados
Información Adicional
Nombre
Orriak - 8 - Hot Iron Marginalia
Archivo