How I Learned to Overcome My Fear and Love Arik Sharon, Avi Mograbi, Israel, 1997, JBAES, 61’.
“Encuentros del Otro Cine” dokumentalen zinemaldia (EDOC), Quito, 20114. Zoritxarrei buruzko zine dokumentalaren betekada, munduan pobrezia egoerak, gatazkak eta bidegabekeriak, beraien autoreengandik ikuspuntu bakarretik erakutsia: hori da egia osoa, eta horrela kontatu dizuegu. Pelikula guzti hauen artean, israeldar batena, ezagutzen ez dugun Avi Mograbi-rena. Ikus dezagun. Ikusten ari garen bitartean lehenengo inpresioa: gizon honek bere burua filmatuz egiten ditu filmak, etxeko kamera batekin, eta zoragarrizko filma dela iruditzen ari zaigu. Bigarren inpresioa: gizon honek ez digu esaten zer pentsatu behar dugun, ordea, bere zalantza eta gatazkak erakusten dizkigu. Hirugarren inpresioa: zergatik iruditzen zaigu filma hau ,eta ez ikusi ditugun gainontzeko guztiak, iraultzailea? Etor zaitezte ikustera eta eztabaidatuko dugu.
Amaia eta Aitor Merino
Avi Mogravi zuzendariaren 'How I Learned to Overcome my Fear and Love Arik Sharon' film dokumentalaren proiekzioa, Amaia eta Aitor Merino egoiliarrek aukeratuta.