Artisau berriak bezala ezagutzen dugu, teknologia digitalaren inguruan interesa partekatu eta honen aplikazioa eremu desberdinetan ikertzen duten pertsonen komunitatea. Hirikilabs inguruan batzen diren artisauak, How to Make formatupean batzen dira.
How To Make hilean behin ospatzen den solasaldi formatua da. Sortzaileen, arkitektoen, ingeniarien, zientzialarien eta orokorrean maker kulturan interesa duen ororen topagunea da, edukiak ikasi eta elkar trukatzeko topagunea. Hitzaldien bidez, Hirikilabs gunea, Kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren gaineko heziketa eta gogoeta teoriko-kritikorako espazio bilakatuko da.
HOW TO MAKE II: CROWDFUNDING ETA PRODUKTUAREN BERRIKUNTZA GONBIDATUAK BabyDuino, Fabian Morales BabyDuino Arduino-n oinarritutako prototipatze-kit bat da eta beste funtzio batzuk eransten ari gatzaizkio. BabyDuino-ren helburua honako hau da: haurtxo batentzat garrantzitsuak diren datu biologikoak monitorizatzeko ikerketa-kit bat eskaintzea, hala nola, gorputzaren zein giroaren tenperatura, hezetasuna…. besteak beste. Informazio hori eskuratzen denean loaldiaren arazoekin (apnea), kardiopatiekin (bat-bateko heriotzarekin lotutakoak), … lotutako patroiak identifika daitezen laguntzen da eta horrek haurtxo baten bizitza salba dezake. https://goteo.org/project/babyduino https://sites.google.com/site/babyduino/babyduino The Open Shoes, Javier Bustamante The Open Shoes proiektua oinetako osasungarriak, modularrak eta kode irekia dutenak sortzeko ekimena da. Erabiltzaileak berak behar dituen zapatak teknologia berriak erabiliz sortzeko aukera izan dezan aukera emango diona edo salneurri egokian erostekoa. 3Dak izan duen gorakadak lehen urratsak egiteko aukera eman zion proiektuari eta proiektuaren inguruan interesa zuten pertsonek komunitatea sortu zuten, alternatibak, bertsioak eta hobekuntzak egiteko. Kode irekia erabiltzeak lehen diseinuak moldatu eta behar berezietara egokitzeko aukera eskaintzen du. https://goteo.org/project/the-open-shoes http://theopenshoes.org/ HITZALDIA “Crowd”ean oinarritutako finantziazio eredu alternatiboak (Rosa Fernández. Colaborabora) Crowdfunding edo finantziazio kolektiboa mundu mailako fenomenoa bilakatu da. 1,5 miloi dólar bildu ziren sarean 2011 urtean gisa honetan eta 2014an 10 miloi. 160 herrialdetan hedatuta dago sarean dirua biltzeko modu hau. Saio honetan dirua lortzeko bide horiek aztertuko ditugu eta proiektu teknologiak finantziatzeko aukerak eta baldintzak. Egungo kontzeptua azalduko dugu, historian barrena ibilbidea ikusiko dugu, tipologia eta eraldaketa. Ondoren, ordainsarien crowdfunding-az ariko gara, horrelako kanpaina bat abiatzeko aholkuak emango ditugu eta eredu hori erabiliz, kultura makerraren baitan gauzatu diren zenbait proiektu aipatuko ditugu. Saioa azaldutako kontuen inguruan eztabaidatuz amaituko dugu.
How To Make solasaldi formatu bat da. Helburua hiritarren, sortzaileen, arkitektoen, ingeniarien, zientzialarien... topagune bilakatzea da eta kulturaren, sorkuntzaren eta fabrikazio digitalaren inguruko esperientziak trukatzea.