Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Paola Guimeransek koordinatzen duen Artisau Berrien talde irekiak, Tabakaleraren irekiera dela-eta, STEAM (Science Technology Engineering Arts Mathematics) saio berezia egingo du. Hezkuntzan mugimendu interesgarria ikusi dugu, sormen teknologia eta fabrikazio digitala eremu horretan txertatzea jomuga duena. AEB-etan STEAM deitu diote mugimendu horri. Saio honen helburua eragile ezberdinen bizipenak jasotzea da, nola ari diren lanean azal diezaguten.

Horretarako, bi gonbidatu izango ditugu saio honetan: Jabi Luengo irakasleak Kubo proiektua aurkeztuko digu, eta Mikel Gomez ARGAMES elkartekom kideak Gamestar(t) hezkuntza proiektua azalduko digu.

How To Make hilabetean behin egiten den topaketa da. Sortzaileak, arkitektoak, ingeniariak, zientzialariak, eta maker kulturan interesa daukaten herritarrak elkartzen dira bertan, ikasi eta partekatzeko gogoz. Hitzaldi saio hauek baliatu nahi dira Hirikilabs formakuntza eta kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren inguruan gogoeta teoriko-kritikorako gune bilakatzeko.

Jabi Luengo Tolosako Hirukide eskolako irakaslea da, IKTetan aditua eta proiektu bidezko hezkuntzan esperientzia handia duena da. Teknologia askearen babesle, baita hau zerbitzu bezala erabiltzearena ere. Moodle, Arduino eta Maker mugimenduaren zalea.

Mikel Gómez. Madrileko Gamestar(t)  ekimenaren koordinatzailea eta ARGAMES elkarte kulturalaren lehendakari ordea, Filosofiako gradua ikasten dihardu UNEDn. Azken hiru urteetan Gamestar(t) proiektuaren bidez, pedagogia askeen inguruan ikertzen eta hauek aplikatzen ibili da, baita hezkuntza eta bideo-jokoen arteko erlazioaren ikasketan. Bestalde, ARGAMES ekimenaren baitan errealitate areagotua eta birtualaren inguruan ikerketa ezberdinak lantzen dihardu.

Descripción Corta

Artisau berriak teknologia digitalak beraien interesgune edo lanbideei eskaintzen dizkien aukerak ikertu eta partekatzen dituen komunitatea da guretzat. Hirikilabs-en inguruko artisau berriak How To Make topaketetan elkartzen dira.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
STEAM
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si