Teknologia prozesu berriak, objetuak sortzeko aukera oparoak eskaintzen ari dira, arte eta diseinu alorrean berrikuntza joera nabarmenetakoa izanik gaur egun. Ohiko teknika tradizionalak egungo teknologia irekiekin uztartzean, ikerketarako aukerak biderkatzen dira. Kode irekian oinarri duen kultura digitalari eta artisauen “egiteari” lotuak, sorkuntzarako teknologiaren erabilera berriak aurki ditzakegu. Honela, 3D inprimatzeko sistemak berrietan eta ordenagailuz lagundutako CNC mozketaren erabileran oinarritzen diren adibide batzuk aztertuko ditugu, bitxigintza eta arkitektura esparruetan.
Hirikilabseri lotutako Artisau Berrien komunitate eraginkor bat sortzeko asmoari helduz, joera hauek erakusteko eta partekatzeko saio berri bat proposatzen dugu. Oraingoan Jon Juarez Orekan eskalada-murruaren sortzailea gonbidatu dugu, baita Marta Fernandez diseinatzailea, 3D inprimagailuarekin sortutako bitxi bildumaren inguruan solasteko. How To Make hilean behin ospatzen den topaketa bat da, Maker kulturan murgiltzeko, ikasteko eta partekatzeko grina duten sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orori zuzentzen dena.
Jon Juarezek Orekan egurrezko eskalada-murruaren diseinu eta eraikuntza prozesua azalduko du, diseinu parametrikoan oinarritzen dena. Bere dimentsioak direla eta, askotan bezala, lagunen laguntza behar izan du hau eraikitzeko. Ez-ohikoak zaizkigun testuinguruetan artea erabilgarria bihurtzeko bilaketa izan da forma-proposamen honen abiapuntua. Bere maker hautua estetika eta funtsionaltasuna uztartzea da, D.I.W.O. ikuspegi batetik.
Marta Fernándezek modelatu digitala eta 3D inprimatzeko teknika desberdin oinarri hartzen duen bitxi bilduma bat aurkeztuko du. Bitxi hauen diseinu, modelatu eta ekoizpenerako erabiltzen dituen artisau prozedurak azalduko dizkigu.
How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.
How To Make hilean behin ospatzen den topaketa bat da, Maker kulturan murgiltzeko, ikasteko eta partekatzeko grina duten sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orori zuzentzen dena.