Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Artisau berriak bezala ezagutzen dugu, teknologia digitalaren inguruan interesa partekatu eta honen aplikazioa eremu desberdinetan ikertzen duten pertsonen komunitatea. Hirikilabs inguruan batzen diren artisauak, How to Make formatupean batzen dira.

How To Make hilean behin ospatzen den solasaldi formatua da. Sortzaileen, arkitektoen, ingeniarien, zientzialarien eta orokorrean maker kulturan interesa duen ororen topagunea da, edukiak ikasi eta elkar trukatzeko topagunea. Hitzaldien bidez, Hirikilabs gunea, Kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren gaineko heziketa eta gogoeta teoriko-kritikorako espazio bilakatuko da.

HOW TO MAKE I: ARTISAU BERRIAK GONBIDATUAK Arquimaña: Fabdesk & Codesk Suhiltzaileen eraikin zaharreko sukaldea (DSS2016ren egungo egoitza) erabilgarri ipintzeko Arquimañan dinamizatutako bi tailer antolatu ziren. Espazioa elkarlanean diseinatzea izan zen helburua, zerotik abiatuta. Erabiltzaileek diseinatu, erabaki, parte hartu eta eraiki. Prozesua hasteko altzariekin hasi ziren lanean bi tailerretan. Lehendabizikoan aldi baterako altzariak sortu zituzten berrerabilitako materialekin. Bigarrenean aldiz, laborategiaren behin betiko altzariak diseinatu zituzten. Bi tailer horiek diseinu irekia ezagutarazi eta elkarlanean jardutea izan zuten jomuga. Era berean, teknologia berriak eta fabrikazio modu berriak azaltzeko aukera eman zuten. Emaitza CODESK eta FABDESK izeneko altzariak izan ziren. Taldelanerako pentsatutako piezak dira, espazio aldakor eta diziplina anitzeko batean erabilgarriak direnak. http://ow.ly/Ma2aQ Alberto Martínez: Enable esku protesikoak Protesi hauek norberak, eskumutur edo ukondoarekin eginiko estimulazioarekin aktibatzen dira. Funtzionalitate bikaina daukate piezaren hatzei artikulazioaren mugimendua transmititzeko tendoien lana egiten duten poleei esker. Alberto Martínezek argi azaltzen du ezin direla protesi mediku edo mioelektrikoekin alderatu, horiek prezio oso altua daukate. Pieza diseinu sotware batekin sortzen da eta ondoren inprimagailura pasatzen da, geruzaz geruza eraikitzen da modeloa, digitaletik fisikora. 3Dan inprimatutako plastiko piezak hezurrak ordezkatzen ditu eta kautxoz eginiko estaldurak azala. http://ow.ly/Ma25D

Descripción Corta

How To Make solasaldi formatu bat da. Helburua hiritarren, sortzaileen, arkitektoen, ingeniarien, zientzialarien... topagune bilakatzea da eta kulturaren, sorkuntzaren eta fabrikazio digitalaren inguruko esperientziak trukatzea.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si