“Kearen Politikak” ziklo berri honek Hugo Ball(1886-1927) artistarengana hurbildu nahi du publikoa, lehen dadaistatzat hartzen den Zúricheko Cabaret Voltaire entzutetsuaren sortzaileagana. Bere lanak galderak eta eztabaidak eragiten ditu oraindik ere artearen zein literatur teoriaren alorretan.
Zúricheko Dada galeriara bidaia bat eginez hasiko da proposamen hau, non 1917an Hugo Ballek “Kandinsky” hitzaldia eskaini zuen. Tabakaleran, ehun urte beranduago, Oier Guillán idazleak “Metrokoadroka” kolektiboarekin batera, performance eta akzioen garapen artistikoa ulertzeko irudi garrantzitsuenetakoa den sortzaile honen ahotsa eta unibertso berezia ekarriko ditu.
Honetaz gain, hurrengo egunetan aukera izango dugu baita ere Ballen lana eta pentsamendua zeharkatzen dituzten harreman eta eraginak berrikusteko, Trevor Stark eta Deborah Lewer arte historialarien hitzaldien bitartez.
Trevor Starkek artistaren eta Carl Schmitt (1888-1985). politologo eta filosofoaren arteko gutun-trukea aztertuko du; Deborah Lewerrek bere interbentzioa oinarrituko du eliza katolikoaren aita den Pseudo Dionisio Aeropagitak (k.o. V eta VI mendeen artean) Hugo Ballen idazle zein artista lanean izandako eraginean.
Programarekin ixteko, Jose Mari Zabala artista eta zinegileak irudimen historikoa martxan jartzeko ariketa proposatuko digu, Hugo Ball Joxean Artzerekin (1939-2018) uztartuz saiakera filmiko batean, espreski jardunaldi hauetarako sortua.
Badugu joera hizkuntza mekanismo gardentzat hartzeko, inguratzen gaituen munduarekin harremanak ezartzea errazten diguna, eta esanahia desbideratzeko duen gaitasun mugagabea bazterrean uzteko. Aldiz, artista eta filosofo mordoak adierazten digu behin eta berriz hizkuntzak duen gaitasuna opaku bilakatzeko, gauzak ke-lainotan biltzeko. XIX eta XX mendeen artean, europar kulturari eragin zion krisi globalarekin batera, korronte eta eskola artistiko ezberdinak eratu ziren, giza-hizkuntzaren oinarriak probokatzeko, ofenditzeko eta eraisteko prest. Zaila litzateke garai honen diagnosi erabatekoa eskaintzea kontuan izan gabe belaunaldi berri hauek konfiantza galdu zutela hizkuntza ezarriek euren kezkei aurre egiteko izan zitzaketen gaitasunetan.
Kearen Politikak programa 2016an jarri zen martxan Karl Kraus (1874-1936) idazle emankorraren ahotsa ekarriz, zeina ezaguna den bere hizkuntzaren narkotizazioaren inguruko argudioengatik, XX. mende hasierako gizarte industrialen ezaugarri literario nagusi moduan. Ezaugarri honek hizkuntza murrizte ariketa-multzo soil batera murriztea dakar, erabilgarria eta funtzionala dena nagusitzen delarik eta, Krausen diagnosiaren arabera, mendebaldeko herriak gerrarantz bideratu zituen hizkuntzaren mugatze gogor honek, neurri handi batean.
Pentsatzekoa denez, hizkuntzarekiko euren arbuioa azaleratzeko zalantzarik erakusten ez duten egile hauek, faszinazio handia sentitzen dute harekiko, haietako askok egindako hausnarketetan ikusten dugularik nola komunikazioa edukiak transmititzeaz haratago doan indar gisa ulertzen dela, bestelako inplikazioak dituena. Ez da harritzekoa, beraz, haietako askok hitzaren indar sentsuala aldarrikatzea. Ut pictura poesis latindarretik hasi – errenazimenduko humanismoak errekuperatua-, eta hitzaren soinu-dimentsioraino, kaligrafia txinatarrarekiko interesetik pasaz; bada korronte bat arte guztiak batuko dituen hori bilatzen duena, hizkuntzaren irudimen-potentzia aipatuz behin eta berriro.
Hurbilketa hauetatik abiatuz, Kearen Politikak programaren ziklo berriak hitz biziaren berreskurapenaren inguruan hausnarrean jarraituko du, nahiz eta horretarako, paradoxikoki, anakronikoa den horretara jo beharko duen; hau da, gehiengoaren parte izatera pasa diren egileen eszenaratzera Agustín García Calvoren (1926-2012) hitzak erabiliz.
JARDUERA PROGRAMA
Performance, hitzaldiak eta proiekzioak
Otsailak 8, 19:00 EU, Z aretoa
Performancea
Hugo, nor dada Emmy?
Oier Guillan. Metrokoadroka.
Otsailak 9, 17:00-20:00, Z aretoa
Hitzaldiak
- 17:00 Hugo Ball-Carl Schmitt. Trevor Stark. ENG (Itzulpena EUS+CAS)
- 18:00 Hugo Ball meets Pseudo-Dionysius the Areopagite. Deborah Lewer ENG (Itzulpena EUS+CAS)
Proiekzioa, 20:30, zinema aretoa 2
- Hugo Ball- Joxean Artze. Jose Mari Zabala. EU
“Kearen Politikak” ziklo beri honek Hugo Ball(1886-1927) artistarengana hurbildu nahi publikoa, lehen dadaistatzat hartzen den Zúricheko Cabaret Voltaire entzu