Hugo, nor dada Emmy? performancea Oier Guillan eta Metrokoadroka kolektiboak egingo dute, Tabakaleraren ekimenez, “Kearen politikak” zikloaren barruan. Emanaldiaren abiapuntua Hugo Ball-ek Kandinskyren lana oinarri 1917an emandako hitzaldia izango da. Plataforma kontzeptual horren gainean Cabaret Voltaire-ren sortzaileei begirada luzatuko zaie, galdera eszeniko hau fisikoki gauzatzeraino: Hugo, nor dada Emmy?
Titulu osoa: Hugo Ball-ek Kandinskyri buruz emandako hitzaldiaren lerro artean topatutako galdera eszenikoa: Hugo, nor dada Emmy?
Egileak: Metrokoadroka
Parte hartzaileak: Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Javier Fernandez “Jabitxin”, Oier Guillan.
Argiak: Miriam Ubanet.
Ekimena: Tabakalera.
Emanaldiaren abiapuntua Hugo Ball-ek Kandinskyren lana oinarri 1917an emandako hitzaldia izango da.