Líber Arce, liberarse-ren fotograma (Mario Handler, 1968)
"1969an, I Tupamaros ci parlano filmak Romano Scavolinik Uruguain grabatutako materialaren muntaia izan behar zuen. Baina asteak eta asteak pasatu, eta ez zen iristen; filma zine-jaialdi batean iragarrita zegoen, ordea. Ataka horretatik ateratzeko, Uruguaiko dokumental baten irudiak jarri nituen hasieran eta amaieran, eta tartean, filma beltzean egon zen, ordubete baino zertxobait gehixeago. Proiekzioan zehar, kabinan nengoela, tupamaroak nor ziren azaldu nuen, haiei buruzko zenbait testutik abiatuta. Halaber, azaldu nuen ez zegoela haien irudirik, klandestinoak zirenez gero. Arrakasta handi samarra izan zuen".
Joaquim Jordà
Isaki Lacuestaren performancea Joaquim Jordà zuzendariaren esperientzia baten oinarrituta.