Ich war zuhause, aber (I was at home, but), Angela Schanelec, Alemania, 2019, 105'
Angela Schanelec-i eskainitako atzera begirakoa bere film berrienarekin itxiko dugu "Ich war zuhause, aber" (I was at home, but) Zilarreko hartza irabazi zuen Berlinale jaialdiko azken edizioan eta Zabaltegi-Tabakalera saria Donostia Zinemaldian.
Phillip, hamairu urteko haurra, etxetik desagertu da astebetez. Itzultzen denean, bere amak ordura arteko bizitzaren ikuspegia irauliko dion galderei aurre egin beharko dio. Berak, eta mutikoaren irakasleek, ezin dute haurra zeren bila dabilen irudikatu, naturan barneratzen denean herabe edo heriotzagana hurreratzen denean, aitaren galerak bultzatuta. Amak ezin du mutikoaren bizitzan eragin txikia daukala onartu.
Angela Schanelec-i eskainitako atzera begirakoa bere film berrienarekin itxiko dugu "Ich war zuhause, aber" (I was at home, but). Zilarreko hartza irabazi zuen Berlinale jaialdiko azken edizioan eta Zabaltegi-Tabakalera saria Donostia Zinemaldian.