Imagen
Imagen
Descripcion

Ibon Salvador.' (Bilbo, 1980). 

Koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa da. Coletivo Qualqueren  kidea da 2008tik, arte eszenikoen esparruan lan egiten du, koreografiarako eta dantzarako eremu hedatuak arriskuan jartzen dituzten pieza esperimentalak eginez. 

Berriki egindako lan artistikoan, sorkuntza- eta lankidetza testuinguruetan garatutako tresna koreografikoak eta ikaskuntza kolektiborako gailuak ikertzen ditu.

 

Espazio amankomunak diseinatzea interesatzen zaio. Sentsibilitate hedatu bat ahalbideratu dezaketen praktikak uztartzea, elkar eragiteko aukera ematen dutenak, bere lanak kokatzen diren espazio eta geografia osatzen duten guztiarekin korabilatzeko moduak uztartzea. Bere proposamenek errelatuak, gorpuztasunak eta ikus-entzunezko euskarriak gurutazatzen dituzte. Hauetan agerikoaren eta ikustezinaren atentzioak entsegatzen ditu, argi azaltzen den horrekin eta gurekin amesten duen guztiarekin.

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2005). Lisboan, FIA dantzako prestakuntza egin zuen c-e-m-en (centro em movimiento), 2007 2009 bitartean, eta Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterra egin zuen Sofia Erregina Museoan, Irakurketa Konponezinak proiektuarekin. 2011-2013 urteetan, Lisboako Seu Vicente Egoitza Artistikoen Gunea zuzendu zuen, Luciana Chieregatirekin batera.Dantzan Bilaka Sorkuntza Koreografikorako Laguntza eta Akonpainamendu Programaren (2021-22) arte-batzordeko kide izan da, eta 2018az geroztik Mondragon Unibertsitateko arte-hezkuntzako irakaslea da. Gaur egun Bilbon bizi da eta Brasilen, Mexikon, Argentinan, Uruguain, Portugalen, Herbehereetan eta Espainian aurkeztu ditu bere lanak.

 

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa
Tipo
Artistas y Creadores