Imagen
Imagen
Descripcion
1996an jaio zen Tangerreko hirian, Marokon. Duela hiru urte emigratu zuen Gipuzkoara, etorkizun hobe baten bila etorri zen, bere sorterriko familia lagundu asmoz. Donostiako adin txikikoentzako larrialdi harrera zentroan (Zabalduz Uba) egon zen, eta gero, adin txikikoentzako pisu batean (Urgatzi). Handik, helduentzako beste pisu batera (Kolore Guztiak) igaro zen, eta ostalaritzako oinarrizko ikasketak burutu zituen Tolosan, PeƱascal S. Coop.-en. Gaur egun, Leaburu Ostatuko zerbitzari gisa dago lanean. Ahalegin handiaren ondoren, bere hasierako helburuak lortu ditu. Bere gisara Donostiara iristen diren pertsonek, berak egin duen bidea egiteko aukera izatea gustatuko litzaioke.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zerbitzaria
Tipo
Invitados