Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Inguratzen gaituen iruditeriak, gure identitatearen eraikuntzan eta errealitatea pertzibitzeko moduan duen eraginaren jakitun, Artea eta feminismoa hezkuntzan lantaldearen proposamenetik sortutako mintegia da hau. Irudiak irakurri, iruditegiarekin esperimentatu eta erreferentzia berriak sortu nahi ditugu perspektiba feminista batetik. Erreferentzi berriak errealitate berri eta anitzetarako ateak direla uste dugu. Praktika artistikoek irudi, egoera eta artefaktu berriak sortzeko eremua izanik, mundu ikuskerak aldatzeko aukera zabaltzen da. Bide honetan, Txakur Gorria kolektiboko kideak eta Saioa Olmo artista izango ditugu bidelagun, artea eta hezkuntza praktikak elkartzeko parada izango den eta hezkuntza testuinguruan diharduten orori zuzendutako mintegi honetan.

1. Saioa: Txakur Gorria kolektiboa
2018/12/10 17:00-20:00 (Sortzaileen Gunea - 3. solairua)
Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kideok hitzarekin eta irudiarekin egiten dugu lan, biak ala biak hausnarketarako bide izan daitezkeela sinetsita. Kasu honetan, testua nahiz marrazkiak lantzeko sormen ariketa ezberdinen bidez sare sozialetan eman nahi izaten dugun gure irudiaren inguruan hausnartuko dugu; zer erakutsi eta zer ezkutatu nahi izaten dugun (eta erakusten/ezkutatzen dugun hori genero-sistemak nola gurutzatzen duen). Bi galdera hauek izango dira tailerraren oinarri: 1."Nor naiz begira nazaten nahi dudanean?" eta 2."Nor naiz begira ez dauzkadanean?".

2. Saioa: Saioa Olmo
2018/12/11 17:00-20:00
(Sortzaileen Gunea - 3. solairua)

Lantegi honetan jolastuko dugu, okerrarekin, porrotarekin, desegokiarekin, sasikoarekin, zehaztugabearekin, sailkapengabekoarekin… deformearekin, informearekin, demorfearekin… gure buruak, garenetik kontatzeko, aldarrikatzeko, eta ez, zer izan beharko genukeenari buruz norbaitek aipatu zituen estereotipo ideal eta arautuetatik. Horretarako, teknika bigun-performatiboak erabiliko ditugu, irrazionala, absurdoa eta nekez gertatu daitekeenaren bidez, esangurak zukutzeko eta iruditegiak irekitzeko.   

 

 

Descripción Corta

Inguratzen gaituen iruditeriak, gure identitatearen eraikuntzan eta errealitatea pertzibitzeko moduan duen eraginaren jakitun, Artea eta feminismoa hezkuntzan lan taldearen proposamenetik sortutako mintegia da hau.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si