18’ Bideoa, kolorea, soinua
Proiektu honen abiapuntua metraje-artxiboa eta etxeetako lehen sute-proben txostenak dira (The Saint Lawrence Burns), Ipar Amerikako eta Mendebaldeko Europako suteen aurkako segurtasun kodeen oinarria.
1958ko neguan, Kanadako gobernuak, britainiar eta amerikar gobernuekin elkarlanean, zortzi eraikin erre zituen, eta prozesua arreta handiz filmatu zuen 16 mm-ko kamera eta kronometro batekin, suntsipenaren iraupena sistematizatzeko. Sua nola hedatzen den enpirikoki aztertzeko tresna gisa erabili zuten koloretako zeluloidezko filma.
Parastoo Anoushahpour-ek, Faraz Anoushahpour-ek eta Ryan Ferkok, Tabakaleran egoiliar zirela, berriz aktibatu zituzten probokatzaileak eta isilak ziren artxiboko irudi horiek, eta, horretarako, ikerketa konbinatu egin zuten gidoien idazkera esperimentalarekin, soinuaren diseinuarekin, performancearekin eta birsorkuntzarekin.