Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: José del Río Mons

1969tik aurrera, unibertsitateko irakasle izan da, Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoko Fakultatean eta Filosofia Fakultatean, baita Osakako (Japonia) eta Pekingo (Txina) unibertsitateetan ere. Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroko Forma Plastikoen Sorkuntza Automatikoaren mintegia koordinatu zuen 1970ean. Bertan, “Pintura y perceptrónica” ikerketa egin zuen, “pixelizazioaren” jatorria. Hitzaldiak eman ditu herrialde askotan, artikuluak argitaratu ditu Espainiako eta atzerriko egunkari eta aldizkarietan (El Mundo, El País, ABC, Revista de Occidente, Archipiélago, etab.), Espainiako literaturaren antologia ezberdinetan agertu da. Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi ditu, horietatik sari bat baino gehiago jaso ditu eta bere liburu batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta hainbat edizio izan dituzte. 1993tik 1999ra, Inventario literatur aldizkaria editatu zuen. 

2016an, Ibizako Arte Garaikidearen Museoak Ignacio Gómez de Liañoren poesia esperimentalaren erakusketa bat egin zuen, 1972. Los Juegos del Espinario izenburupean. FRAC Centre-Val de Loirek genero bereko beste erakusketa bat egin zuen 2018an, Orléansen (Frantzia). 2019an eta 2020an, Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalak Ignacio Gómez de Liaño. Abandonar la escritura izeneko erakusketari eskaini dizkio hainbat areto.
Cargo - Nota descriptiva
 Idazlea, filosofoa, itzultzailea eta  traductor y unibertsitateko irakaslea
Tipo
Invitados