Imagen
Imagen
Igor Agirre
Descripcion

Gasteizen jaio zen 1973 urtean.

Haurra zenean eskolara joan eta liburuetan marrazten zuen.

Gazte garaian Delineazioa, Arte Aplikatuak eta Arte Ederrak ikasi zituen, liburuetan marrazten zuen bitartean.

Gero, liburuak utzi eta marrazten jarraitu zuen, banakako zein taldekako hainbat erakusketetan parte hartuz, eta bere lana arte eta kartel lehiaketaren batean hautatua izan zen ere.

Bere bidaietan kale artea ezagutu eta berehala maitemintzen da. “Akuarela” alaba bat dauka eta beti bidaiatzen dute elkarrekin, koaderno bat maleta bezala hartuta.

Gaur egun, liburuetan marrazten jarraitzen du.

Disciplina
Tipo
Artistas y Creadores