Imagen
Imagen
Descripcion

 

Prestakuntzaz soldatzailea izanik, Igor Rezola Iztuetak metalaren sektorean lan egin zuen urteetan. Aldi horretan (1996-2007), fabrikako jardueraz gain, praktika artistikoa garatu zuen hiri-artearen esparruan. 2007an fabrika utzi zuen Arte Ederretako lizentziatura ikasteko Euskal Herriko Unibertsitatean. Une horretan ekin zion bere ibilbide artistikoko bigarren aldiari. 2018an, doktore-titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, "Lanaren kontrako (beste) lan saiakera bat" tesiarekin. Gaur egun, irakaskuntza eta ikerketarekin uztartzen du praktika artistikoa. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle elkartua da. AKMEKA ikerketa-taldeko kidea da, eta AKME eta LAN Festival Audiovisual Obrero jardunaldietako kolaboratzailea. Bere jardun artistikoan bi ildo nagusi azpimarra daitezke. Lehenengoa graffitiaren, muralismoaren eta hiri-artearekin dago lotuta. Bigarrena, berriz, lanaren nozioari buruzkoa da funtsean, eta zehazki, kontzeptu horrekin lotutako alderdiekin, hau da, lanaren esanahia, funtzioa eta gizarte garaikideetan dituen efektuak eta ondorioak. Diziplina anitzeko artista da, eta bere proposamenak gauzatzeko bitarteko eta teknika ugari erabiltzen ditu.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, hala kolektiboki nola banaka. Besteak beste, honako hauetan:

 “Fabrika(k)”, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia - ZINEBI 61, Bilbo, 2019. “Dos, Bi, Two”, Azkuna Zentroa, Bilbo, 2018. “Palimpsesto”, Bastero Kultur Etxea, Andoain, 2017. “Suturak. Cerca a lo próximo”, San Telmo Museoa, Donostia, 2014. “1443 Ordu”, MA Studio, Pekin, 2013. “The Wall Project”, Winzavod Arte Garaikidearen Zentroa, Mosku, 2011. “Gora Mugak”, Protvor Gallery, San Petersburgo, 2011.


 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
artista
Tipo
Artistas y Creadores