Irakaslea hezitzailea da, motibatzailea, bideratzailea, esperimentatzailea eta berritzailea. Baina horrez gain irakaslea aktibatzailea, diseinatzailea eta sortzailea da. Ikasgelatik laborategira topaketan, hezkuntza komunitateari zuzendua, irakasle sortzailearen irudia aldarrikatuko dugu, esperimentaziorako espazioak eta ikasketarako esperientziak diseinatzen dituena. Irakasle maker-ak biltzea du helburu topaketak, formaziorako eta hausnarketarako testuingurua sortzea.
2019 urteko edizioan, ikasturte osoko lan ildoari jarraituz, jolasa izango zuten ardatz. Jolasa ikasketa aktiborako tresna moduan, ikasleen motibazio akuilu, sormenerako baliabide mugagabea. Jolas bidezko ikasketaren potentziala ezagutuko dugu, jolasa ariketa kooperatibo eta emozional moduan aztertuta. Gonbidatuek, hainbat ikuspuntutatik hezkuntzarako jolasen mundura gerturatu gintuzten. Jolasak eta bideo-jokoak ikasgelan nola erabili daitezkeen ikusi genuen, zein izan behar duen irakaslearen rola edota nola sortu jolas bat ikasleekin batera. Norberaren esperientziatik eta oinarri teorikoetatik hezkuntzako gamerren unibertsoan murgildu ginen.
Topaketa amaitzeko ikasitakoaz hausnarketa egiteko aukera izan genuen, gure esperientziak trukatu eta ikasturte berrirako erronka berriak planteatu.
Jolas egingo al dugu?