Orden
0
Equipo
Etiqueta
TABAKALERA HOTSAK #3
Año
2022
Duracion
00:16:22
Idioma
Sinopsis

Komunikazio-inkomunikazio erakusketarekin lotuta antolatutako programan Mikel Laboaren 'Lekeitioak' lana berrirakurtzera gonbidatu genituen hainbat lagun. Tartean, Garazi Navas musikaria. Musikenen lizentziatu berri den akordeoilaria da Navas, eta, gaztea izan arren, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Gaurko kapituluan soinuaren, doinuaren eta zarataren arteko arrakaletan espeleologia egingo dugu. 

Novedades
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Imagen Listado
Imagen
Garazi Navas
En Home
Si