12.00. “Topiak. Etorkizuna ez da zena”. (Aurkezpena) — Ane Rodriguez + Ane Abarrategi — ES+EU–Streaming
Etorkizun ofizialek konplexutasuna sinplifikatzen dute eta ziurtasuna ematen dute etorkizunari forma emango dioten indarren inguruko galderak egin ordez. Baina etorkizuneko narratibak aldaketarako oztopo izan daitezke. Topiak espekulazio-talde bat da, eta haren xedea da etorkizunen gaitasun disruptibo eta kolaboratzailean sakontzea; orainaldian eragiteko etorkizunen prototipoak egitea. Hitzaldian, taldearen lan-prozesua eta haren emaitzetako batzuk ezagutuko ditugu.
13.00. “Topiak. Etorkizuna ez da zena”. — Ane Rodriguez + Ane Abarrategi — ES+EU– Aurrez aurreko tailerra Z aretoan (izen-ematea hemen)
Tailerrean beste kontakizun batzuk landu eta espekulatu nahi ditugu, eraikuntza linealetatik eta irudi distopiko eta utopikoetatik aldenduta. Etorkizun hautsi, inperfektu eta mundutarrak irudikatuko ditugu, non egunerokoak eta zikintasunak ere tokia izango duten.