Orden
0
Equipo
Sinopsis

Si queréis el goce de visión tan grata

que la mente a creerlo terca se resista;

Si queréis en una blonda catarata

de color y luces anegar la vista;

Si queréis en ámbitos tan maravillosos

como en los que en sueños la alta mente yerra

revolar, en estos versos milagrosos,

contemplad mi pueblo, contemplad mi tierra.

 

El pueblo de Orihuela (1930)

Miguel Hernández

 

 

 

Orihuela Mediterraneoaren barrualdean, Alacanten hain ezagunak diren are zuriko hondartzetatik urruti dagoen herria da, lehorreko laborez eta ortuz osatua. Hego-mendebaldeko muturrean dago, Murtziarekiko mugan, eta Segura ibaiak herria banatuta egiten du. Ibiaren emariari esker, olibondo, arbendolondo, algarrobo, mahasti, barazki eta fruta-arbola ugari ditu.

Pueblo (2015) Alacanteko Elena López Rieraren lehenengo film laburra da, bere jaioterri Orihuela herriari eskainitakoa. Bere hurrengo bi film laburrak ere, Las vísceras (2016) eta Los que desean (2018), harrapatu egiten ditu gaueko prozesioen, kea darien asfaltoen, oinordetzan jasotako legenden, uso-hazkuntzaren eta untxi larrutuen giroak.

“Hazi naizen lekuaren tradiziotik, amonarengandik, izebengandik, bizilagunengandik, amarengandik, eta egunerokoa kontatzeko modutik, zeinetan santuen mirariak askotariko sineskeriekin nahasten ziren eta hildakoak gu bisitatu eta gurekin solas egitera etortzen ziren, besteak beste, aitona: hor zegoen nahiz eta ez egon”, dio Elenak bere lehen film luzeaz, El agua (2022) filmaz. Aurreko hiru film laburrak batuko lituzkeen premisa kontzeptual bat izan litekeena, bere ibai-proiektuaren oinarri da. Filma aurreko Canneseko Zinemaldiko Quinzaine de Réalisateurs atalean estreinatu zen eta Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatzen duten Ikusmira Berriak egonaldi artistikoan garatu.

Azken urteetan zehar, Elenaren bidaia zinematografiko eta sentimentala, nazioartekoz zenbait jaialditan sarituak izan den El agua amaitu artean, Donostiako hirian, eta zehazki Tabakaleran, egin duen ibilbidearekin batera konta daiteke.

2018an, Ikusmira Berriak-en 4. edizioko egoile gisa hautatu ostean, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera atalean lehiatu zen, eta Los que desean filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Horrekin batera, El Agua garatzen ari zen proiektuari Ikusmira Berriak-en Rec saria (orain Irusoin) eman zion industriak Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Gainera, industria-espazio horretan, Orihuelakoak bere ko-produktore espainiarra lortu zuen: Suica Films.

Elena zine irakaslea izan da Genevako Haute École d’Art et Design (HEAD) eskolan. Iaz bat egin zuen Elias Querejeta Zine Eskolako irakasleekin, sorkuntza-proiektuetako tutore gisa, eta Zabaltegi-Tabakalera atalera itzuli zen epaimahaikide gisa, Sergio Oksman-ekin eta Miriam Heard-ekin batera.

Zinemaldiko urte osoko arlo estrategiko Z365n egindako bidaiari ekainean eman dio amaiera Zinemaldia + Plus fokuaren barruan Tabakalerako pantaila partekatuan bere hiru film laburrei eskainitako atzera begirako saio batekin. Hala, Zinemaldiaren prestakuntzaren aldeko apustuaren eta talentu berrien adierazpenik handienetako bat bihurtu da: hazien hazkuntza zainduaren eta loratze oparoaren arteko bidea.

El Agua, goren-maila lortu duen jarduera likidoa, noiz estreinatu zain, Elena Lopez Rierak fabulaz baliatutako irudiekin nazioartekotu du poeta herrikideak hitzekin nazioartekotu nahi izan zuena.

 

Nire ortura eta nire pikondora itzuliko zara…

 

Irati Crespo

Novedades
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen
Elena López Riera Zinemaldia + PLUS
Imagen Listado
Imagen
Elena López Riera Zinemaldia + PLUS
En Home
No