"Irudimena oroimenerako gaitasun gisa da film honetako esaldi gakoa. Gai nagusia den 'etxea' kontzeptuak auzi zinez konplexuak biltzen ditu horri dagokionez. Guztiok ditugu sentimendu kontraesankorrak: etxera itzuli nahi dugu, baina, aldi berean, ez dugu nahi. Aztertu nahiko nuke irudikatutako etxearen nostalgia, norbera urrun dagoenean sentitzen dena, eta zer esan nahi duen etxera itzultzeak, etxea jada ez denean gogoratzen zenuena. Eta gustatuko litzaidake film honek ikusleei beren irudikatutako etxea oroitaraztea beren oroitzapenekin."
Ekoizpen-herrialdea: Espainia - Japonia
Iraupena: 120 min
Gidoia: Hikaru Uwagawa
Hizkuntza: Japonés, español, inglés, ruso, euskera
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI
Sinopsia: Filma Homeroren Odisea klasikoaren parodia bat da, James Joycek Ulysses eleberrian idatzi zuenaren estilokoa. Zenbait Ulises bidaian doaz beren irudikatutako etxearen (Itaka) bila, jada existitzen ez den leku baten bila, alegia. 3. atalean (Hades), Kazuko (Tiresiasen baliokidea) da kontakizunaren ardatza, Okayaman bizi den emakume bat. Senarra galdu du eta bere lehen Obonerako ari da prestatzen. Obon ospakizuna Japoniako urteroko jaia da: egun horretan, arbasoen espirituak mundu honetara itzultzen dira senideak bisitatzera. Aldi berean eta hiri berean, Ulisesek Kazuko ezagutuko du, eta, Obon ospakizunean, bere aita zenduarekin (Antiklea) bilduko da.