Orden
0
Equipo
Ciclo - Programa
Autor/es
Año
2022
Duracion
00:11:40
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Isaki Lacuesta zinemagilearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Vive le cinéma! erakusketan beste hiru zinemagilerekin batera, zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko.

Isaki Lacuestak (1975, Girona) hamar film luze idatzi eta zuzendu ditu. Film luze horietako azkena, Un año una noche (2022), Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren sail ofizialean estreinatu da.

Bere aurreko filmari esker, Entre dos aguas (2018), Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen, bigarrenez, bai eta film onenari eta aktore onenari saria Mar del Platako Zinemaldian, zilarrezko Fotogramas saria urteko espainiar film onenari, eta zazpi Gaudí sari ere, besteak beste katalanez ez den film onenari eta zuzendari onenari saria.

2018an Parisko Georges Pompidou Zentroak bere obra osoaren atzerabegirakoa egin zuen, eta Le cinéma d'Isaki Lacuesta liburua argitaratu zuen (Brice Castanon eta Sergi Ramos, arg.).

Bere filmak mundu osoko zinemaldietan eta arte zentroetan erakutsi dira, besteak beste: New Yorkeko MoMA, Lincoln Center, Anthology Film Archives eta CCCB.

Novedades
No
Destacado
No
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
Isaki 2
En Home
Si