Orden
0
Equipo
Ciclo - Programa
Año
2022
Duracion
00:02:47
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Jia Zhang-Ke zinemagilearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Vive le cinéma! erakusketan beste hiru zinemagilerekin batera, zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko.

Jia Zhang-Ke zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria da. 1970an jaio zen Fenyang-en (Shanxiko probintzia, Txina), eta Beijingo Zinema Akademian graduatu zen. 

Bere lan nagusien artean honakoak daude: Xiao Wu (1998), Platform (2000), Unknown Pleasures (2002), The World (2004), Still Life (2006), 24 City (2008), I Wish I knew (2010), A Touch of Sin (2013), Mountains May Depart (2015), Ash Is Purest White (2018) eta Swimming Out Till The Sea Turns Blue (2020). Xiao Wu bere estreinako film luzeak sari nagusia lortu zuen International Forum of New Cinema foroan, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 48. edizioan. 2006an, Still Life filmarekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 63. edizioan. Jia Zhang-Kek Ohorezko Lehoinabarra jaso zuen 2010ean, Locarnoko Zinema Jaialdiaren 63. edizioan. 2013an, Gidoi onenaren saria irabazi zuen Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiko 66. edizioan. 2015ean, Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiak Urrezko Karroza eman zion, bere ibilbideagatik.

2017an, Pingyaoko Nazioarteko Zinema Jaialdia abiarazi zuen, zinemagile gazteen lanak sustatzeko eta Txinako eta atzerriko egileen arteko zubilana egiteko. 2019an, Lüliango Literatura Jaialdia sortu zuen herri horretan, landa-ingurura literaturaren giroa eta irakurzaletasuna sustatzeko.  

Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
jia
En Home
Si