Bideo-jokoen Euskadiko historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak emango dituzten profesionalek osatutako argitalpen bat atontzen ari gara.Bideo-jokoen Euskadiko historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak emango dituzten profesionalek osatutako argitalpen bat atontzen ari gara.
Euskal bideojokoen historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak emango dituzten profesionalek osatutako argitalpen bat atontzen ari gara. Euskadi sortutako bideojokoen mapaketa osatuko duen proiektu bat da, Julen Zaballak koordinatua.
“Espainiako merkatura iritsitako lehen mikroordenagailuek, batez ere ZX Spectrumek, etxeko informatika irauli zuten eta etorkizuneko bideojokoen sektorearen oinarriak jarri zituzten herrian”. Hitz hauekin euskal bideojokoen historiaren lehen urratsak azaldu daitezke, eta horiek dira, hain zuzen, Julen Zaballak xede horrekin koordinatutako argitalpenaren sarrerarako aukeratu dituenak.
Tabakaleraren ekimenez, LOAD “”: Euskal bideojokoen historia (1985-2009) argitalpenak Euskal Herrian jolaserako softwarearen hastapenak ikertu, gogora ekarri eta bere lehen bi hamarkadetan izan duen bilakaera islatu nahi du. Helburua betetzeko, historiaren protagonista nagusiekin elkarrizketatu eta testuinguru historikoan aintzat hartuz narrazioa egituratu du Zaballak, besteak beste, Ricardo Puerto eta Raúl López (Zeus Software), Víctor Ruiz (Dinamic Software), Sabino San Vicente (Euskal Encounter), Danel Solabarrieta (Elhuyar Fundazioa) eta freelance moduan aritu ziren Igor Ruiz, Iñigo Ayo eta Joseba Epalza.
Proiektu honek, guztira, bederatzi atal izango ditu. Gainontzeko kapituluekin lanean jarraitzen dugun bitartean, argitaratuak dauden horiek webgunean bertan izango dira eskuragarri:
Zeus Software: 13 urte berritzen eta bideojokoak egiten
Load"" (1. Atala) (3 MB)
Freelanceak, bideojokoak finkatuz Euskadin
Load"" (2. Atala) (4 MB)
Banatzaileak: jokoen erakusleiho beharrezkoa
Load"" (3. Atala) (322 KB)
Jai-Alai eta euskal pilotako Bideo-Jokoak
Load"" (4. Atala) (1,93 MB)
Euskara Bideo-Jokoetan
Load"" (5. Atala) (3,09 MB)
Euskal Party-a: Bideo-jokoen garatzaileen harrobi bat
Load"" (6. Atala) (2,8 MB)
Euskal Herritik kanpora
Load"" (7. Atala) (1 MB)
GamePro, Euskal "A hirukoitza" lortzeko lehia
Load"" (8. Atala) (1,3 MB)
Artea eta bit-ak
Load"" (9. Atala) (1 MB)
![LOAD"": Historia del Videojuego Vasco](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/load.jpg?itok=QdxuNbgN)