Orden
-8
Equipo
Autor/es
Año
2024
Duracion
00:06:22
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Herri bat behar da mendi bat altxatzeko da María Jerez artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortutako erakusketa. Bere diseinuan IPI Karmengo Ama ikastetxeak eta Herrera ikastetxeak lagundu dute, baita familia talde batek ere. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da.

Erakusketak paisaia batean barneratzera gonbidatzen gaitu: paisaia eraldatu egiten da zapaltzen, goratzen, mugitzen, biratzen, putz egiten, laztantzen edota begiratzen dugun bitartean. Eta paisaia bera ere begira daukagu, eraldatu egiten gaitu, eta sartzen, egoten, zeharkatzen edo desagertzen uzten digu, berriro mendi itxurarekin agertzeko. 

Paisaia bat ez dago inoiz bakarrik; besteekin hartu-emanean sortzen da, aldatzen da, bilakatzen da. Tabakaleran sortutako ingurune hau formaz mutatzeko eta aldatzeko gonbidapen bat da, gu geu aldatzen, bihurtzen eta bere ordea hartzen utzi bitartean sumendi, haize, lurrikara, inurritegi, oinezko, jende-olde bihurtze garen bitartean. 

 

Ehunezko azalera handi bat, biguna eta amorfoa.

Eszenografia bat, bere barruan, azpian edo atzean agertu eta desagertzeko.

Mendi batzuk, hazten.

Eguzki erraldoi bat, biraka, eta beste hainbat txiki, gu astroak izatera gonbidatzen.

Oihal batzuk, guri lurpeko munduen erraietan sartzen uzteko.

Bigarren azal bat, kriskitin-suge baten antzera elkarrekin soinu egiteko.

Harri bigun batzuk, besoak sartzeko.

Makila luze batzuk, ibai-jarioak izateko.

Soinuzko paisaia bat, ukitzen dugun horren soinua bera hedatzen.

Mendi batzuk, elkarrekin hazteko eta auskalo, “herri bat altxatzeko”.

Imagen Listado
Novedades
No
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si
En listado
Desactivado