Orden
0
Año
2021
Duracion
59min
Idioma
Sinopsis

Irakurketa performatibo honetan, Bernd Behr artistak, Londresen bizi denak, zilarraren arrastoari jarraitzen dio; gailu elektronikoetan duen presentzia orokortutik hasita, zeluloide-filmetara edo Tabakaleratik hurbil dagoen meategi erromatarrera. Irudien zilarrezko substratu horretan sakontzean topografo bat aurkituko dugu meategian harrapatuta, baina denboran zehar arkitekto batekin komunikatuko da. Arkitekto hori zinema-eskola berri bat diseinatzen ari da 3D-n egindako zinema-saiakuntza baten hondarretatik abiatuta. Hala, elkarren arteko trukearen bitartez, plano piktoriko leunaren espazio-paradigma berria aurkituko dute.


Irakurketa performatibo hau Estudiotik at erakusketaren jarduera-programaren barruan dago. Erakusketa horrek Tabakalerako Artisten Gunean garatutako proiektuei ikusgarritasuna ematea du jomuga.

Novedades
No
Destacado
No
Formato
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
No