Orden
0
Equipo
Año
2022
Duracion
00:00:30
Idioma
Sinopsis

Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko. Dea Kulumbegashvili, Lemohang Jeremiah Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke izan dira gonbidapen horri erantzun eta pantailaren mugak aztertu dituztenak.

Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin da praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera.

Gero eta ohikoagoa da erakusketa-areto batean filmak ikustea, edo zinema-areto batean ikus-entzunezko piezak, baita truke horri buruzko esperimentazioa ere. Zinemaren eta erakusketen arteko gurutzaketak espazio-denbora berri bat sortzen du. Denborari dagokionez, ez dago hasierarik ezta amaierarik ere, mugitzen diren irudiak etengabe proiektatzen baitira. Espazioari dagokionez, pantaila zinematografikoen izaera estatikoa eta bi dimentsiotakoa, hiru dimentsioko esperientzia bilakatzen da, eta hor mugitzen da ikuslea.

Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta, aurkezten diren lau obrak ekoizpen berriak dira, eta Kulumbegashvili eta Lacuestaren lanak Tabakaleran aurkeztuko dira lehenengoz.

 

Erakusketa-aretoaren ordutegia


2022/07/09-2022/09/25
Asteartea-Igandea
12:00 - 20:00


2022/09/27-2023/01/08
Asteartea-Igandea
12:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00


Astelehenetan itxita

Novedades
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si