Orden
0
Texto Listado

Emma Kunzekiko (1892-1963) lilura inoiz baino handiagoa da gaur. Emma Kunz ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batik bat, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen zitzaizkion. Nolanahi ere, Kunzen iritziz, bere praktika berez zientzia egiteko modu bat zen, ezagutza sortzeko modu bat.

 

Texto Detalle Resaltado

Emma Kunzen unibertsoa erakusketak arte garaikidearekin solasean jartzen du haren lana. Erakusketak Emma Kunzen artelanen arteko aukeraketa zabal bat erakusten du, eta, horiekin batera, Kunzen lanari edo ikerketari buruzko gogoeta egiten duten artista garaikideen lanak.

Texto Detalle

Emma Kunz artisten artista dela esan dezakegu. Haren lan artistikoek eta Kunzek berak, emakumezko irudi historiko gisa, artista garaikideen interesa piztu dute. Bertako eta nazioarteko hemezortzi artistek sortu berri dituzten obrekiko solasaldi honek hori aztertzen du, eta, era berean, kategoria tradizionalak kritikatu eta zalantzan jarri behar diren garai batean oso garaikidea den obra baten ikuspegi berri eta ezezagunak erakusten ditu.

Emma Kunzen unibertsoa Emma Kunzi Espainiako Estatutan eskaini zaion lehenengo erakusketa handia da.

Komisarioa: Yasmin Afschar

Artista partehartzaileak: Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Agnieszka Brzeżańska, Dora Budor, Sirah Foighel Brutmann & Eitan Efrat, Athene Galiciadis, Florian Graf, Miriam Isasi Arce, Joachim Koester, Emma Kunz, Goshka Macuga, Diego Matxinbarrena, Shana Moulton, Rivane Neuenschwander, Mai-Thu Perret, Lea Porsager, Tabita Rezaire, Mathilde Rosier y Lauryn Youden.

Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean Aargauer Kunsthaus-ekin elkarlanean egindako erakusketa da. Erakusketa honako erakunde hauen laguntzari esker egin da: Emma Kunz FundazioaPro Helvetia FundazioaSuitzako Enbaxada Andorra eta Espainiarako, Boner Arte eta Kulturarako Fundazioa, Hans eta Wilma Stutz Fundazioa, Steinegg Fundazioa, Goethe Institut, Danish Arts Foundation eta Kulturako Institutu Poloniarra Madrilen.

Novedad
Destacado
Imagen Listado
Imagen