Orden
0
Texto Listado

Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen dira, beren lanak aukeratuak izan ondoren, beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten eskola magistraletan parte har dezaten.

 

 

Texto Detalle Resaltado

Hautatutako lanen artean, bereziki sortutako epaimahai batek Nest Saria aukeratuko du. Sari hori hautatutako proiektuaren zuzendariari emango zaio, zeinak 10.000 euro jasoko dituen.

Texto Detalle

Urtetik urtera, Nest lehiaketa finkatuz joan da Zinemaldiko sail garrantzitsuenetako gisa, talentu berrien hazitegi den aldetik. Iazko edizioan, hain zuzen ere, Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zen El gran movimiento, Kiro Russo zinemagilearen bigarren film luzea. 2015ean Russoren Nueva Vida laburmetraia saritu zen Nesten. Era berean, Isabel Lamberti (La última primavera, 2020), Grigory Kolomytsev (Chupacabra, 2020) eta Oren Gerner (África, 2019) bezalako zinemagileak sail honetan hasi zuten euren ibilbideak, non Donostiako Zinemaldian eta nazioarteko zirkuituko beste hainbat zinema-jaialdietan beren filmak aurkeztu dituzte.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Nest saila elkarrekin antolatzen dute.

 

Novedad
Destacado
Imagen Listado
Imagen
nest 2022