Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia, DSS2016, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua.
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa hiru ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).
Ikusmira Berriak lau egonalditan gauzatzen da: Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketaren (EIECINE) zuzendariak, Kimuak programaren 2015ko edizioan hautatutako errealizadoreak, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 38. zinema-jaialdiaren Labo lehiaketako parte-hartzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketaren (EIECINE) zuzendariak
Donostia Zinemaldiak antolatuta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanean eta DSS2016 Kultur Hiriburuaren laguntzarekin. EIECINE Topaketak mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen ditu, beren lanak direla-eta aurrez aukeratuak izan direnak. Ikasle horiek beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten maisu-eskoletan parte hartzea da xedea.
Antolatzaileak:
Laguntzaileak:
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA