Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia, DSS2016, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua.
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa hiru ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).
Ikusmira Berriak lau egonalditan gauzatzen da: Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketaren (EIECINE) zuzendariak, Kimuak programaren 2015ko edizioan hautatutako errealizadoreak, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 38. zinema-jaialdiaren Labo lehiaketako parte-hartzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.
Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak
Deialdi irekiko zuzendariek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta egon behar dute, gutxienik oinarri hauek argitara eman baino urtebete lehenagotik, edota, EAEn jaioak izanik, 5 urtez jarraian bertan bizitakoa izan behar dute, edota aldika 10 urtez.
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA