Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ikusmira Berriak proiektuak garatzeko egonaldi-programa bat da, eta indar hartzen ari den talentua eta ikus-entzunezko sorkuntza babestu eta bultzatzeko xedea du. Egonaldion bidez, lekua, testuingurua, denbora eta baliabideak eskaintzen dira, eta bi ardatzen inguruan antolatzen da programa: prestakuntza eta garapena.

Ikusmira Berriak programa Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta  EQZE Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatzen dute, Euskadiko Filmategiaren lankidetzarekin. Gaur egun, programak sei egoitza eskaintzen ditu honako atalotan: nazioarteko zinemagileak, Espainiakoak, EAEkoak, EQZEkoak eta Nest atalekoak.

Aliantza naturala da, egonaldian parte hartzen duten erakunde guztiek hiru bultzada estrategiko hauetan parte hartzen baidute: zinemari buruzko prestakuntza ematea eta ezagutzak transmititzea; talentu berriak bilatzea, horiei lagun egitea eta horiek garatzea; eta zinemagintzaren gainean ikertzea eta hausnartzea, hurbilketa teoriko-akademikoa eta profesionala baliatuz.

Ikuspegi estrategiko komun horretatik sortzen eta elikatzen da Ikusmira Berriak proiektua. Zortzi asteko egonaldia aurreikusten du, bi fasetan banatuta; halaber, zazpi hilabeteko laguntza-programa jasotzen du –martxotik irailera bitartean–. Lehenbiziko fasean, egoiliarrek sei astez garatzen dituzte beren proiektuak (martxotik eta apirilera), eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasotzen dute. Kideok tutoretza-lanak egiten dituzte proiektuotan, eta, horretaz gainera, garapen-prozesuaren faseak premien arabera lantzen dituzte.  Irailean, Donostia Zinemaldiarekin batera, itzuli egiten dira egonaldiaren azken bi asteak betetzeko. Denbora horretan, egoiliarren egitasmoetan parte hartu nahi duten profesionalekin lankidetzan aritzeko aukerak lantzen eta sustatzen dira. Egonaldiko bi faseen artean, tutoreek eta erakundeek aholkularitza eta laguntza ematen diete proiektuen garapenari eta hauek 5.000€ko diru laguntza jasotzen dute.

Programan parte hartzen duten erakundeek talentu zinematografikoari laguntzeko sistema bat eratu dute. Halere, sistema hori proiektu bat sortu eta ikusaraztetik haratago doa; izan ere, talentuari luzaroko laguntza eta babesa eskaintzeko jomuga ere badu.

 

Caracteristicas
Descripción Corta

Ikusmira Berriak proiektuak garatzeko egonaldi-programa bat da, eta indar hartzen ari den talentua eta ikus-entzunezko sorkuntza babestu eta bultzatzeko.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Gratuito
Fecha Fin
Principal
No
Texto Fecha
2022-07-01/2022-09-01
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Activado
Subtitulo
Deialdia
En Home
Si
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios