IKUSMIRA BERRIAK 2024: EGOILIAR BERRIAK
Ikusmira Berriak programaren edizio berrian hautatutako zuzendariek sinatutako film laburren saioa, egunotan Donostian proiektu zinematografiko berriak prestatzen ari direnak.
La voz rosa, Marieke Elzerman, 26’, (2023)
Lehen Hezkuntzako irakasle gazte bat galdutako ahotsaren bila dabil atzerriko herrixka batean. Bere bidean, galdu duena aurkitzen laguntzeko prest dauden zenbait emakumerekin topo egingo du. Dokumentala eta fikzioa lotuz Marieke Elzerman zuzendariak enpatia eta autokontzientzia nahasten diren unibertso femeninoaren inguruko fresko ederra sortzen du.
Zinemarako maisuki filmatua, Naomi Pacifiqueren antzezpen boteretsua duena, La voz rosa narrazio zinematografiko bereziki nabarmena da.
Mar(i)cona, Cande Lázaro, 13’ (2021)
Cuencako behe-mendilerroan bi almendra mota lantzen dituzte: largueta eta marcona. Artista bere senideekin almendra jasotzera joaten zenean “marcona” beharrean “maricona” entzuten zuen. Zein zailtasun dauzkate queer pertsonek landa eremuan? Nola transitatzen du disidentziak lurraldearen ertzen barruan? Nola ulertu norberaren identitate disidentea beti etsaitasunezkoa eta mingarria dela esan izan dizuten gune batean? Horiek dira Cande Lázaro Cienfuegosek plazaratzen dituen zenbait galdera hirian bizi ostean herrira itzultzen denean, bere burua segurua ere izan daitekeen aukeratutako eremu batean irakurtzen hasten denean.
Noizko basoa, Mikele Landa, 23’ (2022)
Baso bat berriz hasten da. Herri batek inoiz ikusi ez zuen paisaia bat gogoratzen du. Lur lehorra astintzen duten eskuak, aitzurrak eta botak, Ullan noizbait bizi ziren zuhaitzak azalera ateratzeko. Hemen sortzen da ibaia etengabe, eta jada ahantzitako hizkuntza bat xuxurlatzen du. Baso bihurtzen denean, nor biziko da leku honetan? Baso bat landatu al daiteke? Inork ahoskatuko al du bere izena? Non hasten da herri bat?
Ancora lucciole, Maria Elorza, 14’ (2018)
1972an, Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzi zuen bere artikulu ezagunenetako batean. Hilabete gutxiren buruan, hil egin zuten. Orduz geroztik, ipurtargiek desagertzen jarraitu dute. Baina oraindik bada gogoratzen dituenik.
Rapaz, Felipe Gávez, 13’ (2018)
Ariel (38) nerabe baten atxiloketa zibilean nahastuko da. Mutilari telefono bat lapurtzea leporatzen diote. Jende multzo batek inguratzen du gaztea, eta batzuek errudun izatea leporatzen diote, eta beste batzuek defendatu egiten dute. Polizia ez da agertzen. Arielek zein taldetan dagoen erabaki beharko du.
Site of passage, Lucy Kerr, 7’ (2022)
Nesken jokoei eta horiek sortzen dituzten sistema semiotiko interdependeteei buruzko ikerketa bat.
MARIA ELORZA, MARIEKE ELZERMAN, FELIPE GÁLVEZ, LUCY KERR, MIKELE LANDA eta CANDE LÁZARO: Deialdi honetako egoiliarrak zinean izango dira gurekin beren proiektuak aurkezten.
Ikusmira Berriak programaren edizio berrian hautatutako zuzendariek sinatutako film laburren saioa.
Reserva: ZIKLOA IKUSMIRA BERRIAK
FechaInicio: 2024-03-09
FechaFin: 2024-03-09
FechaAlta: 2024-01-26
Seccion: ZINEMA
Proyecto: IKUSMIRA BERRIAK
FECHAS:
idReserva: 269A0005-F353-4D90-AE49-1A1A50757B37
Fecha: 2024-03-09
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea