Imagen
Imagen
Descripcion

Ila Firouzabadi Teheranen jaio zen, 1980an, eta Montrealean bizi da 2012tik. Diziplina anitzeko artista da, eta bere lanetan forma anbiguo eta irudikorrak dira nagusi. Hala, marrazkien eta eskultura eta instalazioen konbinazio baten bidez, mundu mehatxatzaileak eta, batzuetan, mehatxatuak irudikatzen ditu, gure gizarteko arazoen eta gatazken isla gisa.

Bere eskulturak maiz egoten dira kontaktuan beste objektu batzuekin, hala nola mahai batekin, bainuontzi batekin edo akuario batekin, eta ez dira modu tradizionalean aurkezten; hori dela eta, itxura gordin eta sofistikatuaren arteko elkarrizketa bat sortzen dute. Gorputz desegituratuen, aurpegi deformatuen edo animalia-elementuen (esterako, mokoak) errepresentazioak etengabe egiten du salto giza-figuraren eta deshumanizazioaren artean. Ila Firouzabadik istorio eta gertakari ikusezinak hartzen ditu inspirazio-iturri, intimitatea eta indarkeria nahasteko eta, hala, suntsipen-indarrekin eta biziraupenarekin kontaktuak gizakien dibergentzia unibertsalei protagonismoa ematen die; hori dena, esan liteke, sufrimenduaren errepresentazio sentsazionalista huts batean. Era horretan, trantsizio posible baten erdian oreka prekarioan dauden lan hibridoak sortzen ditu. Hori dela eta, bere lanetan, poesia mingarri baina intrantsigentea jaioarazten duten emozio indartsuak aurki ditzakegu.

Firouzabadik diseinu grafikoko lizentzia eskuratu zuen Teheraneko Azad Unibertsitateko Arte eta Arkitektura Fakultatean, 2005ean, eta Strasbourgeko Dekorazio Arteen Goi Eskolan graduatu zen 2009an.

Bere lana munduko hainbat tokitan egon da ikusgai; hauetan, esaterako: Keramikmuseum eta Künstlerkreis-Ortenau galeria (Alemania, 2009), Espace Apollonia (Frantzia, 2010) eta Theodore Deck museoa (Frantzia, 2010), OBORO (Quebec, 2013), MAI (Quebec, 2015) eta Etemad galeria (Iran, 2016). 2018an, arte-egonaldia egin du Bruselan (Servais familiaren bilduma).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores