Imagen
Imagen
Imanol Abad Martinez TBK
Descripcion

Bilbon bizi den artista naiz. Aurten UPV/EHUko Ikerketa eta Sormena Artean Masterra amaitu dut. Sorkuntza eta Diseinuko gradua ikasi nuen EHUn. 23 urte ditut (2000/09/19).

Mito herrikoien historiak eta horiek artean adierazteko moduak erakartzen naute. Historiaren mugen artean jasotzen ez den kondaira, baina errealitate berriak sortzen eta onartzen dituen espazio autarkikoen mugak egituratzen dituena. Gizartean eta gizartetik kanpo bizitzeko moduak baldintzatzen dituzten imajinarioak, subjektuak paisaia bihurtzen dituztenak, baita alderantziz ere. Aurten JAI Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartu dut, eta han ikerketa hau modu plastikoan gauzatzen hasi nintzen. Aldi berean, Heréticas izeneko performance‑taldeko kide naiz. Azken urtean hainbat proiektutan aritu gara lanean, hala nola Si estás etílicamente guay, Una mala noche la tiene cualquiera eta Lesboterrorismo. Besteak beste, toki hauetan egin ditugu ekintzak eta erregistroak: Bulego Z/B, el Manglar edo Arte Ederretako fakultateko erakustaretoa.

Disciplina
Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores