Imagen
Imagen
Descripcion

 

Iñaki Rifaterra litografo lanetan aritu da Artelekun, Don Herbert maisuarekin batera, eta, ondoren, Debako Arte Eskolan, artistentzako litografia-tailerrak zuzentzen. Halaber, Danimarkan Rasmus Urwald maisuaren litografo taldean lan egin du, Edition Copenhagen jatorrizko litografia editatzeko tailer ospetsuan, William Kentridge, Michael Kvium edo Anna Bjerger artisten lan grafikoen inprimaketan parte hartuz. Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Lizarrako Udalarentzat edo Artelekurentzat bere lanak argitaratu ditu. 2011 eta 2012 artean Urumeak litografia saila egin zuen. Lan grafikoaz gain, ilustrazioak eta muralak egin ditu hainbat proiektutarako, baita eskuzko animaziozko pieza batzuk ere: Hirihoroh, Ontziak, Hazia, Egunak eta Hvalea, azken hau Donostia eta Kopenhage artean egina. 

2020an gune berri bat ireki du grafiko garaikidearentzat, Atelier Estella Lizarra litografia tailerra.

 

https://rifaterra.com/

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Litografoa
Tipo
Artistas y Creadores