In&At proiektu artistikoak, sei argazkilari batuko ditu erresidentzia artistikoetan, argazkigintza proiektu kolektibo eta nazioartekoa egiteko asmoz.
DSS2016EUk In&At proiektuaren barruan kokatutako deialdi honek honako helburua du: Donostia hiriarekin lotutako hiru argazkilari aukeratzea, elkarlanezko proiektu artistiko batean parte hartu dezaten, Europako hiru hiritako, Aarhus(Danimarka), Hull (Erresuma Batua) eta Pafoseko (Zipre), beste hiru argazkilarirekin batera. Ekimenaren bidez, Donostiaren eta 2017ko Europako bi kultur hiriburuen (Aarhus eta Pafos) eta 2017ko Britainiako kultur hiriaren (Hull) arteko loturak sortu nahi dira.
Proiektuan bi egonaldi artistiko egitea aurreikusten da. Lehenengoa Donostian egingo da, 2016ko abuztuaren 1etik 15era. Epe horretan, Europako hirietatik (Aarhus, Pafos eta Hull) etorritako hiru argazkilariek hiriaren testuinguruaren barruko argazkiak egingo dituzte, deialdi honen bidez hautatzen diren hiru argazkilari anfitrioien laguntzarekin eta ezagutzarekin.
Bigarren egonaldian, rolak alderantzikatu egingo dira, eta kasu horretan, aukeratutako hiru argazkilarietako bakoitza hiru hiri horietako batera joango da eta in situ argazkilaritza-lan bat egingo du, bertako argazkilari baten laguntzaz. Egonaldi hori ere 15 egunekoa izango da, data hauetan: Aarhusen irailean, Hullen urrian eta Pafosen 2017ko apirilan.