La Terraza Magnética-k Tabakalerako programazioari hasiera emango dio Estatuko elektronikaren bi mito handiren arteko luxuzko lankidetzarekin.
Suso Saizek eta I.P.D.k konbinazio paregabea eskainiko digute: atmosfera inguratzaileak, kultura exotikoen sonoritateak, ambient bikaina, eta aspaldiko elektronika, saxoa, mooga, gitarra elektrikoa eta bestelako tresnak erabiliz, besteak beste. Anbrosia kosmiko hutsa.
Suso Saiz musikariak hainbat proiektutan parte hartu zuen laurogeiko hamarkadan, hala nola Orquesta de las Nubes eta Música Esporádica izenekoetan. Konposizio garaikidea ikasi zuen Luis de Pablorekin, eta askotariko musikariekin batera jardun du, hala nola Jorge Reyes, Steve Roach, Salif Keita, Diego Vasallo, Jan Bang edo Christian Fenneszekin. Ezin konta ahala lan egin ditu zinema, antzerki eta dantzarako, eta ekoitzi dituen diskoen zerrenda ere izugarri luzea da.
Harekin batera, Huescako Justo Bagüeste, Espainiako chill outaren aitabitxia, I.P.D. proiektuaren buru. Musikari horrek lau album argitaratu zituen 1995 eta 2003 bitartean, eta agertokietara itzuli zen iaz (Periferias musika-jaialdia) parentesi luze baten ondoren. Talde gogoangarri batzuetako kide izan da, Clónicos edo Chatarreros de Sangre y Cielo (Corbobadorena) taldeena, besteak beste.
La Terraza Magnética-k Tabakalerako programazioari hasiera emango dio Estatuko elektronikaren bi mito handiren arteko luxuzko lankidetzarekin. Suso Saiz eta Inducing the Pleasure Dreams.