Iñigo Sarriugarte Gómez (1968). Irakasle titularra UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailean. Arte modernoarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu bertan, baita “Conservación y Exhibición de Arte Contemporáneo” masterrean ere. Bere ikerketa nagusiek arlo publikoarekin, ingurumenarekin eta filosofia hermetikoekin lotzen dute atal historiko-artistikoa. Aldizkari indexatuetan eta liburuetan argitaratzen dira nagusiki, baita mintegi eta kongresu batzuetan aurkeztutako txosten eta komunikazioetan ere. Argitaratutako liburuen artean, “Jesús Lizaso. Re-Flexión” (2016), “Escultura pública en Leioa. Un patrimonio que define a un municipio” (2013) eta “Posmodernidad y escultura en el País Vasco. La práctica artística en los años 80 ante los nuevos retos” daude, besteak beste. Gaur egun, "EsArt – Escenentos para el arte" ikerketa-taldeko kidea da (Oviedoko Unibertsitatea).