Urtarrilaren 24tik 29ra, FIPA zinema jaialdiaren 29. edizioa izango da Biarritzen. Jaialdiak telebistako ikus-entzunezko lanak ditu ardatz: dramak, serieak, sorkuntzako dokumentalak, erreportajeak, arte bisual performatiboak eta transmedia. Sei egunez, nazioarteko profesionalek ikus-entzunezko irudi garaikidearen eta ikusleen arteko harremanaz jardungo dute. Tabakalerako zinema aretoan filme bat programatzeko gonbidapenari helduz, Christophe Cotteret zuzendariaren Inkotanyi filma ikustea proposatu digute. Saioa FIPA jaialdiko zuzendari artistikoa den François Sauvagnargues-ek aurkeztuko du.
Inkotanyi, Christophe Cotteret, Frantzia, Belgika, 2017, 126', JBAES, DCP.
Ruanda, 1994ko uztaila. Afrikar kontinenteko matxinada disziplinatu eta hoberen entrenatuak amaiera eman zion XX. mendeko azken genozidioari, Ruandako Tutsienari. Protagonistei Inkotanyi izena eman zitzaien. Gaur egungo presidentea izan zuten lider, Paul Kagame.
Ugandan 80. hamarkadaren hasieran sortu zirenitik gaur egun arte, Inkotanyiek Laku Handien eskualdea astindu dute, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, biolentziaz borborka dagoen eskualdea.
Lehenengo aldiz, Inkontanyi-k bere protagonisten ahotsen bidez mugimendu politiko-militar honen bizitza azaltzen du, baita Ruandako botere estrukturak ere.
Christophe Cotteret zuzendariaren 'Inkotanyi' filmaren proiekzioa, FIPA-Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiak gutun zuri gisa proposatuta. Saioaren aurkezpena: François Sauvagnargues.