Ziklo honen biratez, hilabetero, hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu. Exekutagarri hauen erabileraz gain, lantegi sorta honekin laborategietan proiektuak gauzatzeko erabilgarriak diren tresna libreen gida bat osatzeko helburuarekin, hainbat prozesu dokumentatuko ditu. Izan ere, teknologiarekiko hurbilketa kritikoaz ari garen testuinguru honetan, eginez ikasi eta ezagutza partekatzea aldarrikatzen dugunean, software librea aliatu naturala dugu.
Inkscape grafiko bektorialak lantzeko kodigo libreko softwarea da. Inkscaperek lerroak, diagramak, grafikoak eta modu askotako ilustrazio edo marrazkiak sortzeko aukera ematen du, XML, SVG eta CSS estandarretan oinarritua. Batez ere GNU/linux sistema eragilearentzat garatutako tresna izan arren, Windows eta Mac/OsX bertsioak ere baditu.
Lerroak, diagramak, grafikoak eta modu askotako ilustrazio edo marrazkiak sortzeko aukera ematen du, XML, SVG eta CSS estandarretan oinarritua, Inkscape software libreak eta berau erabiltzen ikasiko dugu lantegi honetan.