Innocence (L'école), Lucile Hadzihalilovic, Frantzia, 2004, 111'
Harresiaren atzean parke bat dago. Parkean gaztelu bat. Gazteluan hilkutxa bat. Hilkutxan haur bat: Iris. Sei urte ditu eta arau oso zorrotzak dituen barnetegi-eskola arraro batean dago. Bertan, neskato nerabeek gorputz-hezkuntza, biologia eta dantza ikasten ematen dituzte egunak. Gauez, ordea, dena misteriotsuagoa da. Basoan entzuten duen zarata bati jarraikiz, Iris irakasleak bizi diren etxeraino iristen da.
Istorioa espresionismo sexual-psikologikoraino daraman maitagarri-ipuina da. Frank Wedekind idazle alemanak 1888an idatzitako Mine-Haha oder Über die körperliche Erziehung der jungen Mädchen eleberrian oinarrituta dago (Mine-Haha edo neska gazteen gorputz-hezkuntza). Filmak emakumezko zuzendari berri onenaren saria irabazi zuen 2004ko Donostiako Zinemaldian, eta Fipresci saria eta Istanbulgo Jaialdiko publikoaren saria 2005ean.
Harresiaren atzean parke bat dago. Parkean gaztelu bat. Gazteluan hilkutxa bat. Hilkutxan haur bat: Iris. Sei urte ditu eta arau oso zorrotzak dituen barnetegi-