Subtitulo
Nadia Barkate eta Ignacio García Sánchez
Texto Destacado

Elur zuria, izotz grisa / lur pitzatuaren gainean / tapaki adabakitua balitz bezala. /

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga
 

Elur zuria, izotz grisa / lur pitzatuaren gainean / tapaki adabakitua balitz bezala. /

Bidearen bihurgune batean hiri bat dago / hiriaren gainean hodeiak daude igeri / zeruko argia ezkutatuz./

Hiriaren gainean ke horia dago / hiriak bi mila urte ditu / denak Eguzki izeneko izarraren azpian bizitakoak.

 

Hilzorian dagoen begia ikusi dugu zerbaiten bila, eta baterako argitalpen batean argitaratzeko marrazki batzuk egingo ditugu batera. Laguna dut Ignacio, eta biok dugu marrazkigintzari buruzko obsesio bera. Uda honetan ezagutu genuen elkar egoitza batean, eta berehala pentsatu genuen batera lan egitean. Txera. Barreak. Tentsioak. Tentsioak askatu eta deskargatzeko modua da marrazkigintza, baita koordenatuak emateko ere, horiek muga baitira. Marrazkiek bizia dute. Eskua baino motelagoa da burua, eskuak arazo gutxiago ditu. Baina eskuak dardara egiten du, ahotsak ere dardara egiten duen moduan, eta idazketak ere dardara egin zuen eskuz idatzita egon zen bitartean. Gure buruek istorioak idatzi zituzten, eta horiek irakurri eta sinistu zituzten.

 

Bi mila urtetan zehar guda egon zen / arrazoi jakinik gabeko guda. / Gazteen arteko kontua da guda / zimurren aurkako sendabidea.

 

Berea ikuskariak al dira eta nirea, berriz, psikodelia? Psiko-zer? Desintegrazio-egoeran ere zehaztu behar diren formak dira. Bion artean fikzio hitzartu bat eraikitzea, betiere logika historikoari jarraiki, hori da gure plana, edo beste era batean esanda, ertza aurkitzen dugu, hortik fikzioa altxa edo amiltzen da alde bakoitzera. Fikzioa goraipatu edo goraipatzen saiatzeko modua da. Hori subjektibotasunaren ertzetan gertatzen da soilik; hau da, fikzio batek bestearekin topo egiten duenean, eta elkarrizketan jarduten dutenean, edo subjektibotasun batek bestearekin topo egiten duenean, eta batak bestea baliogabetzen duenean. Baina gure asmoa ez da batak bestea baliogabetzea, gure indarrak batzea baizik.

 

Odol gorri bizia, / ordubeteren ostean lurra da soilik, / bi orduren ostean loreak eta belarra hazi dira, / hiru orduren ostean bizia dago berriro / eta Eguzki izeneko izar baten printzek berotzen dute.

 

Kontakizunak koherenteak dira, eta ilustrazioek horiek osatzen dituzte. Guk ez dugu ilustraziorik egiten, koherentzia-modu honetan pentsatzen dut; hau da, desobedientzia-modu honetan. Jarrera bat da. Erraza da koherentea den zerbait egitea, sintaxi kontua da, kontakizun tangentzialak ere koherenteak baitira. Jarduera hauek mugaketak, baldintzak eta sabotaje zein masturbazioak, kurriloak, beleak eta txolarreak sorrarazten dituzten keinuak dira. Nik inposatzen ditudan baldintzek bere baldintzekin talka egiten dute. Elkarrizketa-mota hau: gehienetan eztabaida izaten da. Urduri jartzea, ezeroso sentitzea. Baldintza eta keinu horiek argumentatzea, gainezka egitea. Hala esanda, gure muga edo ertzek historia forma dute, gai horretara itzuliz.

 

Eta badakigu beti hala izan dela, / patuak gehiago maite duela / beste norbaiten legeen arabera bizi dena / eta gazte hiltzen dena.

 

Ignaciok horrelako zerbait esaten dit: "Erraza da, irudia nola izango den pentsatu behar duzu soilik, eta orduan hasten zara xehetasunak zehazten: nola izango den mahai gainean dagoen ahozapia, zer jaten duten, zer edaten duten, zer irakurtzen duten, zer entzuten duten, nola orrazten diren, nolakoak diren beren boligrafo eta liburuak, nolakoak diren eraikin horiek, eta eguzkiak nola emango duen argia. Zenbat zikinkeria, zenbat kutsadura, zenbat itxaropen". Izan ere, Ignaciorentzat, jarduera hori egitea erraza da, bertan zabu-zabu ibiltzen da. Hau dio: "Alderdi horiek guztiek egiantzekotasuna ematen diote irudiari, horrela sinisten dugu ikusten dugun horretan, xehetasunei esker sinisten dugu, xehetasunak frogak dira". Eta beno, niri kosta egiten zait hori berari aitortzea, baina idatzita uzten dut... arrazoi duela iruditzen zait. Nire ustez, bere marrazkiek biziaren hatsa dute. Giroa, soinua, urruneko ahotsak, hautsa, airea. Alderdi horiek berak bakarrik erakutsi ditzake marrazkien bidez, ni ez naiz gai, ez horrela behintzat.

 

Berak ez ditu "bai" edo "ez" hitzak gogoratzen,/ ez ditu ez mailak ez izenak gogoratzen / izarretara iristeko gai da / baina amets gisa jo gabe.

 

Marrazten dudanean, itxi edo trinkotu egiten naiz. Ignacioren lanetan, distantzia argiagoa da, baina niri horrek nolabaiteko abagunea ematen dit. Adibidez, bere istorioan zilar koloreko gaixotasun bat txertatu dezaket, garagardo-latek kutsatutakoa, etorkizunean latak bakarrik egongo baitira. Biltegietan kaka egiten duten arratoiek kutsatutakoa, arratoiek beti lortzen baitute bizirik ateratzea (Ignaciok basapizti esaten die arratoiei). Guk ezagutzen ditugun arratoiak mutatu egin dira akaso. Berak argialdiak edo sarkasmoren bat gehitu diezaioke nire istorioari. Marrazkiak bereak bezalakoak izan daitezke, leunak, edo nirek bezalakoak, hozminduak. Edo erabat Berria den zerbait, eta hori da motibazioa, hain zuzen.

 

Eta Eguzki izeneko izar batek erreta erortzea.

 

___

 

Abestia: Kino, “Eguzki izeneko izarra” (Звезда По Имени Солнце), 1988

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2015
Tipo Agrupación
Proyecto
Futura?
No