Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Taldea beteta dago

Topaketa hauek Tabakalerako hezkuntza taldea eta irakaslegoaren artean ezagutza eta esperientziak partekatzeko momentuak dira. Elkarlanean ikasteko espazio hauek, hezkuntza komunitateak dituen behar eta interesak ezagutzeko eta hezkuntza tresna irekiak sortzeko helburuarekin antolatu ditugu. Saio hauen lan metodologia hezkuntza eta kultura garaikidearen arteko erlazioan oinarritzen da.

Bigarren topaketa. Gorputzaldiak

Mendebaldeko jendartean gorputza eta arrazoiaren arteko zatiketak ezagutza baldintzatu du, eta lehen mailako ezagutzak zeintzuk diren zehaztu. Baina, gorputzek ikasi egiten dute ordea, eraiki egiten dira, eta aldi berean, gorputz praktika ezberdinen arabera ezagutza diferentea eraikitzen da. Guzti honetan zeresan handia dute arte bizietako praktikek (dantza, performance, arte eszenikoak...) eta pedagogia feministek. Zeintzuk gorpuzten den ikas prozesu bat aldarrikatzen duten, subjektibitateen aniztasuna kontutan hartuko duena.

Tailer honetan, ikas prozesuetan gorputzak duen papera aztertuko dugu. Horrela, lehengo saioan, Gorputzaldiak proiektuaren dinamikak jarriko dira praktikan. Esperientzia honek ekartzen dituen bizipenetatik hausnartuko da. Hontaz gain, goputzen erabilera ezberdinak aztertuko dira, beraien artean nola harremantzen diren eta nola konektatzen diren norberaren lan pedagogikoarekin.

Bigarren saioan, arte ekoizpen biziekin lan egingo da (dantza ikuskizunak, performanceak, musika...). Lan batzuk ezagututa, hauek tresna pedagogiko gisa nola baliatu aztertuko dugu, gorputzarekin beste harreman batzuk eraikitzeko eta zeharlerroak diren gaiak lantzeko.

Zer da Gorputzaldiak?

Gorputzaldiak arte ­hezkuntza proiektu bat da. Hezkuntza formaleko irakaslegoari, beraien egitasmo kurrikularra garatu dezaten, dantzatik eratortzen diren tresna berriak emateko helburuarekin sortu zen. Mugimendua ikasteko bitarteko naturala dela eta gorputza ezagutza iturri eta bidea dela du planteamendu nagusitzat. Dantzagunea eta Berritzeguneak programen laguntza du Gorputzaldiak ekimenak.

 

Gonbidatuak: Amaia Navascues Alberdi eta Ana Remiro Esnoz (Gorputzaldiak proiektuko kideak).

Descripción Corta

Elkarlanean ikasteko espazio hauek, hezkuntza komunitateak dituen behar eta interesak ezagutzeko eta hezkuntza tresna irekiak sortzeko helburuarekin antolatu ditugu.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si