Saio hauek irakasle komunitatearekin harremana estutu eta esperientziak partekatzeko helburua dute. Hezkuntza praktiketan, ikasgeletan, edota beste eremu batzuetan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide artistikoak zabaldu eta metodologiak elikatu nahi dira. Aldi berean, irakasleek dituzten kezka eta lan-eskarmentuak besteon hezkuntza praktika ere elikatzen du, ezagutza biderkatuz.
Urte batzuk daramatzagu irakasleekin harreman hurbil bat garatzen, eta harreman hori etengabe elikatzen da. Funtsezkoa da beste hezkuntza-eremu batzuetan lan egiten duten taldeekin trukea, hizkuntza komuna sortzeko, batzuen eta besteen beharrak antzemateko eta esperientzia pedagogikoak partekatzeko.
2021/2022 ikasturtean bi topaketa izango dira, #Ikus-entzunezkoak eta identitatea-aren inguruko azaroan eta #Arteak, esperimentazioa eta teknologiak ikasgelan otsailean.
#Ikus-entzunezkoak eta identitatea
Nola sortu beste ikus-entzunezko irudikapen batzuk? Nola landu eskolan aniztasunaren erronka irudi eta soinuaren bitartez? Ikus-entzunezkoak toki zentrala dauka gazteen arteko komunikazioan gaur egun. Aldi berean, tresna hauek eredu hegemonikoei alternatibak sortzeko bitartekoak izan daitezke, ikasgelan aplikatzeko aukerak zabaltzen direlarik.
Programa:
Azaroak 5, ostirala, 16:00-19:30
16:00 BERDE KROMATUA. Ikus-entzunezko erremintak
17:30 Atsedena
18:00 ZINEMARAAAA. Ikasgelan erabiltzeko ikus-entzunezko baliabideak
Azaroak 6, larunbata, 10:00-13:30
10:00 MUGI, GELDI, MOVIE. Animazio tailerra
11:30 Atsedena
12:00 SEKUENTZIA ASKEA. Zinema esperimentala
13:30 Pikoteoa eta esperientziak partekatzeko tartea
Saio hauek erakasle komunitatearekin harremana estutu eta esperientziak partekatzeko helburua dute.