Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Hezkuntza-arloko profesionalekin zenbait tresna eta esperientzia partekatzera daude bideratuta prestakuntza-saio hauek. Zehazki, helburua da praktika artistikoa eta hezkuntza uztartzen dituzten metodologiak lantzea, irakasleek beren eskoletan erabili ahal izan ditzaten. Ikasturtean zehar, hiru bloke jorratuko dira: #arte garaikidea, #zinema eta ikus-entzunezkoak eta #teknologia digitalak.

Bigarren bloke honek zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin du zerikusia, eta lau lantegi praktiko egongo dira aukeran: ZINEMARAAAA, BERDE KROMATUA, JARRI BELARRIA eta KLIK!

Lantegi horiek ikus-entzunezkoen zenbait alderdi izango dituzte ardatz, adibidez, soinua, irudi animatua eta ikus-entzunezko efektuak. Medialaben dauden tresnak erabiltzen ikasiko dugu lehenik, aurrerago geure taldeetan zenbait dinamika lantzeko. Saio hauetan, pedagogia kritiko eta feministetatik eratorritako metodologiak erabiliko ditugu.

 

11:00-13:00 BERDE KROMATUA  (Medialab)  -BETETA-
Mugimenduzko irudiak inguratu egiten gaitu etengabe, gurekin dago kalean, etxeetan, garraiobide publikoetan, telefonoetan eta, nola ez, eskolan. Lantegi honetan grabazio- eta edizio-tresnak erabiltzen ikasiko dugu; besteak beste, “kroma”, bideokamerak eta edizio-ekipoak. Geure poltsikoetan daramagun mugikorra ere gure ikasleei narrazioak beste modu batera kontatzeko tresna izan daiteke. Elkarrekin, zein istorio kontatu nahi duzue?

 

11:00-13:00 KLIK! (Medialab) Eman izena
Gaur egun, mundu guztian zehar, gehienok dugu eskura argazkiak ateratzeko kamera bat: mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan… Klik! Lantegi honen bitartez, argazkilaritzaren lehen urratsak ikasiko ditugu. Gure eskura ditugun baliabideekin, zein aukera dugun ikusi eta ahalik eta zuku gehien ateratzen ahaleginduko gara. Teoria eta praktika erabilgarria izango dira zuen ikasgelak, zuen ikasleen interesak, irudimenezko munduak, eta abar erretratatzeko.

 

17:00-19:00 ZINEMARAAAA (Z aretoa) Eman izena

Lantegi hau eskoletan esperientziak, estrategiak eta metodologiak partekatzeko espazio gisa dago planteatuta, eskoletan ikus-entzunezko irudiekin lan egite aldera. Teoriaren eta praktikaren artean jauzika ibiliko gara, film zati batzuk ikusiko ditugu eta hezitzaile gisa gure interesekoak diren gaiak plazaratu eta eskoletan nola landu aztertuko dugu.

 

17:00-19:00 JARRI BELARRIA (Medialab) -BETETA-

Lantegi honetan hainbat soinu-elementu grabatu eta editatuko ditugu denok poltsikoan daramagun tresna baten bitartez: mugikorra. Denontzat eskuragarri dauden soinu-programen bidez, ikasgela soinu-mundu batera eramango dugu. Horretarako, hainbat adibide praktiko jarriko ditugu mahai gainean: podcast bat egiteko ahots-grabazioetatik hasi eta melodia bat sortzera iritsiko gara, eguneroko bizitzako soinuak grabatzetik pasatuta, ikus-entzunezko proiektuetan txertatzeko, foley gisa.

Descripción Corta

Prestakuntza saio hauek zenbait tresna eta esperientzia partekatzea planteatzen dute interesa izan dezaketen hezkuntza arloko pertsona ezberdinen artean. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si